Udalsarea

  • Hasiera
      • Pribatutasun-politika
  • Bagara
      • Zer da Udalsarea 2030?
      • GJHak + 2030 Agenda
      • Kideak
      • Egitura
      • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
  • Eskaintzen dugu
      • Zerbitzuak
        • Lan-taldeak
        • Topaguneak
        • Behatokia
        • e-mugi
        • Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
        • Osasun aplikazioa
      • GJHen araberako bilaketa
      • Erosketa berdea
      • LIFE OCTOPUS proiektua
  • Gaurkotasuna
      • Agenda
      • Berriak
  • Tokiko ekintza
      • Tokiko Ekimena
  • Argitalpenak
    Kargatzen...
    1. Hemen zaude:
    2. Gaurkotasuna
    3. Berriak
    4. Toki-administrazioan klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko teknikariak kontratatzeko programaren bigarren deialdia

    Toki-administrazioan klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko teknikariak kontratatzeko programaren bigarren deialdia

    2023/06/19 Iturria:  | Udalsarea2030

    Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (IHOBE) eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko prestakuntza-programaren bigarren eta azken deialdia jarri dute abian, helburu bikoitzarekin: batetik, gazteak gaitzea, eta, bestetik, EAEko toki-erakundeek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Novia Salcedo Fundazioak kudeatzen duten administrazio publikoetako lehen esperientzien programaren barruan.
    • Gorde

    Ekimena Arabako lurralde historikoko udalerri, mankomunitate, kuadrilla, tokiko garapen-agentziei, foru-aldundiei eta EAEko toki-administrazioaren esku dauden erakundeei dago zuzenduta, eta administrazioko lehen esperientzia profesionaleko programa horrek klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko 30 teknikari kontratatzea erraztuko die.


    Hautagaiek ingurumen-zientzietako, kimikako, fisikako, ingeniaritzako, geologiako, biologiako, ekonomiako edo erlazionatutako titulazioetako graduko edo masterreko titulazioa izan beharko dute, bai eta euskara-maila aurreratua ere (B2).


    Programaren helburua tokiko administrazioei klima- eta energia-planak garatzen laguntzea da, haien beharrizan zehatzetara egokituta, beren jarduera-eremuetan ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko, gazteen kontratazio finantzatuaren bidez. Bestalde, prestakuntza-programa horri esker, toki-administrazioan sartutako talentu gazteek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari buruzko prestakuntza jasoko dute.


    Toki-administrazioek programan parte hartzeko interesa adierazi behar dute, uztailaren 7a baino lehen Novia Salcedo Fundazioaren, EEEren edo Ihoberen webguneetan horretarako diseinatutako formularioa betez. Uztailaren 15era arte, EEEk eta Ihobek gai teknikoak, jarduketa-eremuak eta egin beharreko zereginak ebatziko dituzte. Uztailaren 15etik 31ra bitartean, erakunde interesdunek Lanbiden aurkeztu beharko dituzte memoriak, onartuak izan daitezen. Abuztuaren 1etik irailaren 30era bitartean argitaratuko dira eskaintzak Lanbiden, eta hautaketa-prozesuari ekingo zaio. Urriaren 1etik 10era bitartean hasiko dira lan-kontratua eta prestakuntza espezializatua. Tutoreentzako prestakuntza urriaren 24an hastea aurreikusten da.


    Programa Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren –NextGenerationEU– barruan finantzatuko da, eta praktika modalitateko lan- eta soldata-kostuak barne hartzen ditu, Gizarte Segurantzako kotizazioa barne. 4tik 1era bitarteko kotizazio-taldeentzako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 32.108.92 eurokoa izango da; eta banakako babes-ekipamenduena, berriz, urtean 553,60 eurokoa, 4.etik 1.era bitarteko kotizazio-taldeetatik kontratatutako pertsonentzat. Programaren oinarrien arabera, kontratuaren kostuak balio horiek gainditzen dituenean, erakunde kontratatzaileek finantzatu beharko dituzte gehiegizko kopuruak.


    Toki-administrazioek adierazi beharko dute Alkatetzen Itunaren esparruan edo beste edozein eremutan udal mailako klima- eta energia-planik dagoen, erakundeak udal-eraikin eta -instalazioetan energia-jasangarritasuneko planik duen, udal-mugikortasuneko planik dagoen, kontratatutako gaztea udaleko zein taldetan edo arlotan sartuko den eta kontratazioaren helburuen zehaztapena.


    Kontratatutako pertsonek eginkizun hauek izango dituzte: klima- eta energia-planak egiten laguntzea, Alkatetzen Itunaren (PACES) esparruan edo beste edozein testuingurutan, edo toki-administrazioek udal-eraikinetan eta argiteria publikoan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko dituzten planak bultzatzea, Energia-jasangarritasunari buruzko 4/2019 Legearen esparruan; energia aurrezteko eta energia berriztagarriak hedatzeko neurriak bultzatzea; klima-aldaketara egokitzeko neurrien planteamenduan laguntzea; ezarritako neurrien jarraipena eta ebaluazioa egitea eta tokiko jasangarritasun-prozesuekin eta 2030 Agendarekin koordinatzea; finantzaketa-iturriak eta zerga-mekanismoak identifikatzea, eta laguntza-eskaerak izapidetzea; eta produktuak eta zerbitzuak erostean eta kontratatzean ingurumen-irizpideak sartzea bultzatzea.


    Uztailaren 3an, astelehena, online bilera bat egin zen udalerriei deialdia EUDELen bidez aurkezteko.



    Erlazionatutako edukia

    • Oinarriak: Enplegu gaztea klima-aldaketan eta energia-trantsizioan toki-administrazioan


    Deskargagarria

    • 2. Deialdia Gazte enplegua klima aldaketan eta energia trantsizioa tokiko administrazioan

    Agian hau ere interesatzen zaizu

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    KLIMA Azoka ibiltariaren beste edizio bat hasiko da 2025eko Ibilaldian, Galdakaon

    2025/05/19

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gasteizek Emisio Gutxiko Eremu (EGE) berriari buruzko jendearentzako arreta-bulegoa ireki du

    2025/05/15

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Bizkaiko Foru Aldundia, Duara elkartea eta Garazi Sanchez surflaria Herbehereetan lehiatuko dira Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen saria eskuratzeko

    2025/05/02

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    Gorde

    11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

    IVAPek amiantoari eta udal-inbentarioei buruzko ikastaro batzuk eskainiko ditu maiatzean eta ekainean

    2025/04/30

    • Kontaktua
    • Hainbat harreman-kanal jarri ditugu zure eskura, zalantzak argitzeko eta laguntzeko
    • Idatzi iezaguzu
    • Newsletterra
    • Eman izena gure newsletterrean, nobedade guztien berri izateko
    • Harpidetu zaitez
    • Bagara
    • Zer da Udalsarea 2030?
    • GJHak + 2030 Agenda
    • Kideak
    • Egitura
    • Aliantzak eta lankidetzak beste sare batzuekin
    • Eskaintzen dugu
    • Zerbitzuak
    • Egiten dugu/Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Berriak
    • Aritzen gara/Tokiko ekintza
    • Tokiko ekintzak
    • Argitalpenak
    • Dena ikusi
    • Web mapa
    • Kontaktua
    • Pribatutasun politika
    • Lege oharra
    • Cookien politika
    • Jarrai gaitzazu

    Ihobe

    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


    Ihobe


    Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

    Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

    Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.