Udalsarea 2030 >> Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek Euskadin tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko Agenda 2030 bultzatzeko lankidetzarako esparru-hitzarmen berria ezagutarazi du gaur, ostegunean, otsailaren 24an, Bilbon, bai eta hurrengo lau urteetarako sarerako atxikitze-prozesua ere. Topaketa hirugarrena izan da, Zarautzen asteartean, 22an, eta Gasteizen asteazkenean, 23an, egindakoen ondoren. Hiru topaketak, sarearen 20. urteurrena dela eta 2022-2025 aldirako lankidetzarako esparru-akordioa sinatu eta berrituko den ekitaldiaren aurretik egin dira. Gorde Alexander Boto Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako IHOBE Sozietate Publikoaren zuzendari nagusiak ongietorria eman die bertaratutakoei, eta Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiko Asier Aranbarrik, Agenda 2030eko Lehentasunen Euskal Programaz eta Foro Multieragileaz hitz egin du. Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak akordio berriaren gakoak azaldu ditu. Bere hitzaldian hau nabarmendu du: “erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia, administrazioko maila guztietan, toki-mailan garapen jasangarriko politikak diseinatzera eta gauzatzera bideratuta; Lehendakaritzaren eginkizuna, akordioa bultzatzen duen eragile gisa, eta udalerriak protagonista izatea eta eskualdeko erakundeak (mankomunitateak, kuadrillak, garapen ekonomikoko agentziak…) eskubide osoko sareko kide eta, era berean, protagonista izatera pasatzea”. Asier Aranbarrik, Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiaren ordezkariak, udalerrietan 2030 Agendak duen garrantzia azpimarratu du. “Euskadin tokiko ekintzako esperientzia praktikoetan GJHen zehaztapena bultzatzeko eta koordinatzeko balioko du; maila anitzeko gobernantza eta erakundeen arteko lankidetza eraginkorra eskainiko ditu; eta Udalsarea 2030 plataforma tekniko eta lanerako foro bihurtuko du”, adierazi du. Jardunaldian, Bizkaiko udalen eta eskualde mailako erakundeen garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak ezagutarazi diraJardunaldian Bizkaiko udal, eskualde eta foru erakundeetako ordezkariek hartu dute parte, hala nola Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko kabineteko koordinazio-zuzendari nagusiak, Itziar Biguri Urduñako alkateak eta Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak, eta garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak partekatu dituzte. Egin dituzten ekintzak eta hurrengo urteetarako bete beharreko helburuak balioetsi dituen elkargunea. Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko kabineteko koordinazio-zuzendari nagusiak, “Bizkaia Egiten-Tiempo de Hacer” programak 2030 Agendari eta Garapen Jasangarriko Helburuei egindako ekarpena azaldu du. 2019-2023 agintaldi-plana, 120 ekintza, 3 ardatz eta 4 jarduera-eremu biltzen dituen ibilbide-orria da. Leizaolak adierazi duenez, “hiru lehentasunak erronka demografikoa, klima-aldaketa eta jarduera ekonomikoa dira”. Bere hitzaldian, zerga-sistemak GJHekin lerrokatzeko izango duen eraldaketa jorratu du, GJHekin lerrokatzen diren zergadunentzat pizgarriak izango dituzten zerga-bilketako neurriak sartuz. “Begiradak birnaturalizatuz” izenburupean, Itziar Biguri Urduñako alkateak hezkuntza-espazioak eta -denborak birnaturalizatzeko proiektua aurkeztu du. Urduñako eskola publikoan hezkuntza-curriculuma eta jolastokiaren birnaturalizazioa integratzea ahalbidetuko duen proiektu pedagogiko berritzaile eta osasungarria garatu da, ikaskuntza aktibo eta partaidetzazkoaren bidez. Era berean, udalerriak agroekologian, turismo jasangarrian, lurrari lotutako abeltzaintzan, udal-sukaldean, eskola-jantokian, komunitateko konpostajeko hondakinen kudeaketan, mendiaren kudeaketa-planetan edo espazioen birnaturalizazioan izan duen bilakaera errepasatu du. Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak eskualdearen ikuspegitik egin du berba 2030 proiektuei buruz. Azpimarratu du “Mankomunitateak borondate argia duela tokiko eremutik Garapen Jasangarriko Helburuak bultzatzeko”. 2030eko helburu estrategikoen artean, hauek nabarmendu ditu: “lurraldeko jasangarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren alde lan egiten duen erakundea izatea; herritarren osasuna eta ongizatea hobetzeko lan egiten duena, udalerrien arteko oreka, kohesioa eta pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatuz zerbitzu mankomunatuak jasotzeko orduan; eta zerbitzuak etengabe egokitzen dituena, kalitatezkoak, eraginkorrak eta jasangarriak izan daitezen”. Azaldu duenez, Mankomunitateak “unean-uneko beharretara egokitutako antolamendu-egitura lortu gura du, zerbitzuak egokitu eta hedatzeko modu koordinatuan lan egin ahal izateko; administrazio arin, moderno eta berritzailerantz aurrera egiteko, teknologia berrietara egokituta eta unean uneko testuingurura eta erronketara egokitutako esparru instituzionalarekin; eskualdeko ekosisteman erabat integratuta dagoen erakundea izateko, funtsezko beste eragile batzuekin modu naturalean lankidetzan arituz eta interes taldeekin dituen harremanak etengabe indartuz; eta zeharkako zenbait politika sustatuz, berdintasuna eta euskararen erabilera, besteak beste, barne zein kanpo mailan”. Bere hitzaldian, Abadiño, Atxondo, Berriz, Garai, Elorrio, Izurtza, Iurreta, Mañaria eta Zaldibarko herritarren artean jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzea helburu duen MOBI Durangaldea ekimena aurkeztu du. Jarraian, Lehen Cycling Friendly Enployer (CFE) proiektua azaldu du. Proiektu horren helburua, herritarrek bizikleta gehiago erabil dezatela lortzeko hainbat erakunderen lidergoa bultzatzea da. Udalsarea 2030en 2022-2025 Plan Estrategikoaren eta lankidetzarako esparru-akordio berriaren alorrean, udaletako eta eskualdeetako ordezkariek izan duten elkarrizketa-gune irekiarekin amaitu da topaketa. Horiek izango dira datozen urteetan sarearen ibilbidea eta lana gidatuko dutenak. Anterior Siguiente
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Berrogeita hamar udalerri baino gehiago atxiki zaizkio Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari 2025ean 2026/02/16
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Enkarterrietako udalerriek Udalsarea 2030ekin egindako eskualdeko topaketaren balioa azpimarratu dute, baita gehiago egiteko beharra nabarmendu 2026/02/04
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Tolosaldeko udalerriek klima, energia eta hondakinen erronkak partekatu dituzte Udalsarea 2030en eskualdeko topaketan 2026/01/28
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira 2025/11/20