Udalsarea 2030 >> Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek Euskadin tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko Agenda 2030 bultzatzeko lankidetzarako esparru-hitzarmen berria ezagutarazi du gaur, asteazkenean, otsailaren 23an, Vitoria-Gasteizen, bai eta hurrengo lau urteetarako sarerako atxikitze-prozesua ere. Topaketa bigarrena da, Zarautzen asteartean, 22an, egindakoaren ondoren eta ostegunean, 24an, Bilbon aurreikusitakoaren aurretik. Hiru topaketak, sarearen 20. urteurrena dela eta 2022-2025 aldirako lankidetzarako esparru-akordioa sinatu eta berrituko den ekitaldiaren aurretik egin dira. Gorde Jardunaldian, Arabako udalen eta eskualde mailako erakundeen garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak ezagutarazi diraAlexander Boto Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako IHOBE Sozietate Publikoaren zuzendari nagusiak ongietorria eman die bertaratutakoei, eta Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiko Iker Atxak, Agenda 2030eko Lehentasunen Euskal Programaz eta Foro Multieragileaz hitz egin du. Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak akordio berriaren gakoak azaldu ditu. Bere hitzaldian hau nabarmendu du: “erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia, administrazioko maila guztietan, toki-mailan garapen jasangarriko politikak diseinatzera eta gauzatzera bideratuta; Lehendakaritzaren eginkizuna, akordioa bultzatzen duen eragile gisa, eta udalerriak protagonista izatea eta eskualdeko erakundeak (mankomunitateak, kuadrillak, garapen ekonomikoko agentziak…) eskubide osoko sareko kide eta, era berean, protagonista izatera pasatzea”. Iker Atxa Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiaren ordezkariak, akordio berriaren garrantzia azpimarratu du. “Laster beste akordio bat sinatuko dugu. Akordio horrek sarearen hurrengo lau urteak markatuko dituzten oinarriak finkatuko ditu. Etorkizunerako eta aukeretarako akordio horren aldeko apustua egiten dugu eta balioa ematen diogu”, adierazi du. Jardunaldian Arabako udal eta eskualde mailako hainbat erakundek hartu dute parte, garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak partekatuz: Lexuri Ugarte Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren (Arabako Foru Aldundia) koordinatzaileak; José Ramón Molinuevo Amurrioko alkateak; Unai Gutiérrez Zuiako alkateak; eta Rubén Ruiz de Eguino Arabako Lautadako Kuadrillako presidenteak. Egin dituzten ekintzak eta hurrengo urteetarako bete beharreko helburuak balioetsi dituen elkargunea. Lexuri Ugarte Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren (Arabako Foru Aldundia) koordinatzaileak Arabako aliantza eta GJHek lengoaia unibertsal gisa eskaintzen duten aukera izan ditu mintzagai. “Orain dela bost urte abiatu genuen ekimena da, eta 60 erakunde publiko eta pribatu integratu ditu. Teoriatik ekintzara pasatu behar da, Garapen Jasangarriko Helburuetatik garapen jasangarriko ekintzetara”, adierazi du. José Ramón Molinuevo Amurrioko alkateak, Garapen Jasangarrirako Helburuez eta zainketez hitz egin du, Amurrioko politika gidatu behar dituzten elementu gisa. Bere hitzaldian, udalerriko 10.298 biztanleei eta 116 enpresei zuzendutako ekintzak eta Udalsarea 2030ekin duen konpromisoa nabarmendu ditu, bizi-beharrak, baliabideen erabilera jasangarria, tokiko garapen inklusiboa, balio unibertsalak indartzea, gobernantza globala sortzea eta planetak dituen mugei eman beharreko erantzuna bermatzeko. Unai Gutierrez Zuiako alkateak Zuiak jasangarritasunaren alde egindako apustuaren ibilbidea aurkeztu du. Erronka globalei tokiko ikuspegitik aurre egiteko beharra argudiatu du, eta tokiko eremutik egindako energia-trantsizioa azpimarratu du. Etorkizunari begira, hondakin organikoa sorgailu handietan biltzeko eta tratatzeko sistema ezartzeko eta garatzeko proiektuak azaldu ditu, baita baso-kudeaketako prestakuntza-zikloa ematen duen Murgia BHIrekin lankidetzan tokiko biomasa sortzeko helburua, eta energia-auditoria bat egitea ere. Eskerrak eman dizkie Ihoberi eta Udalsarea 2030i laguntza eta aholkularitza teknikoagatik, “funtsezkoak baitira proiektu eta ekimen asko gauzatzeko”. Rubén Ruiz de Eguino Arabako Lautadako Kuadrillako presidenteak, eskualdeak Agenda 21ari eta 2030 Agendari dagokionez nola jokatzen duen azaldu du. Bere hitzaldian, 2030 Agendarekin bat egiteko beharra azpimarratu du, eta nabarmendu du “egin beharreko lan-eredu gisa zeharkakotasuna kontuan hartzen duen dokumentu bizia dela”. Udalsarea 2030en 2022-2025 Plan Estrategikoaren eta lankidetzarako esparru-akordio berriaren alorrean, udaletako eta eskualdeetako ordezkariek izan duten elkarrizketa-gune irekiarekin amaitu da topaketa. Horiek izango dira datozen urteetan sarearen ibilbidea eta lana gidatuko dutenak. Anterior Siguiente
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Berrogeita hamar udalerri baino gehiago atxiki zaizkio Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari 2025ean 2026/02/16
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Enkarterrietako udalerriek Udalsarea 2030ekin egindako eskualdeko topaketaren balioa azpimarratu dute, baita gehiago egiteko beharra nabarmendu 2026/02/04
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Tolosaldeko udalerriek klima, energia eta hondakinen erronkak partekatu dituzte Udalsarea 2030en eskualdeko topaketan 2026/01/28
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira 2025/11/20