Udalsarea 2030 >> Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko Agenda 2030 bultzatzeko lankidetzarako esparru-hitzarmen berria ezagutarazi du gaur, otsailaren 22an, Zarautzen, bai eta hurrengo lau urteetarako sarerako atxikitze-prozesua ere. Topaketa, egingo diren hiru topaketetako lehena da –beste biak hilaren 23an, asteazkenean, Gasteizen (Araba) eta hilaren 24, ostegunean, Bilbon (Bizkaia) egingo dira–, hurrengo hilabeteetan Arabako hiriburuan egingo den ekitaldi nagusiaren aurretik. Ekitaldi horretan, 2022-2025 aldirako lankidetzarako esparru-akordioa sinatu eta berrituko da, sarearen 20. urteurrenarekin bat etorriz. Gorde Alexander Boto Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako IHOBE Sozietate Publikoaren zuzendari nagusiak ongietorria eman die bertaratutakoei, eta “sarearen akordio berria sinatuko den urte honetan, bere 20. urteurrena ere ospatuko dugula” nabarmendu du. Beraz, sarearen heldutasuna kontuan hartuta, une egokia da akordioa berritzeko, Udalsarea 2030ek izango dituen erronka berriak jasotzeko. Bitartean, Lehendakaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiko Asier Aranbarrik, akordio berriaren garrantzia nabarmendu du: “Laster, sarearen hurrengo lau urteetarako oinarriak finkatuko dituen beste akordio bat sinatuko dugu. Etorkizunerako eta aukeretarako akordioa, eta horren alde apustu egiten dugu, eta balioa ematen diogu”. Jardunaldian, Gipuzkoako udalen eta eskualde mailako erakundeen garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak ezagutarazi diraJardunaldian garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak partekatu dituzten udal ordezkariek eta Gipuzkoako eskualde mailako hainbat erakundek hartu dute parte, hala nola, Sebas Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia zuzendari nagusiak; Xabier Txurruka Zarauzko alkateak; Koldobike Olabide Legazpiko alkateak; eta Iker Urruzola Aizpurua Zizurkilgo alkate eta Tolosaldea Garatzeneko presidenteak. Egin dituzten ekintzak eta hurrengo urteetarako bete beharreko helburuak balioesten dituen elkargunea eta bateragunea. Txurrukak nabarmendu duenez, “parte-hartzea eta lankidetza dira gure lan egiteko era”, eta “komunikazioa herritarrak prozesu horretan inplikatzeko tresna da”. Era berean, Legazpik Garapen Jasangarriko Helburuen arloan inbertitzen duen aurrekontua balioetsi du Olabidek: “11.306.361 euroko aurrekontua du guztira, eta lehen aldia da aurrekontu ekonomikoa Garapen Iraunkorreko 18 Helburuetara egokitzen duguna”. Horrela, aurrekontuetan garrantzi handiena duten GJHak 2022ko guztizko gastuaren % 80 dira, eta honako hauek dira: bakea, justizia eta erakunde sendoak, pobreziaren amaiera, hiri eta komunitate jasangarriak, kalitatezko hezkuntza eta osasuna eta ongizatea. Gainera, Zurutuzak Etorkizuna Eraikiz ekimena nabarmendu du: “Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan lau lan lerro azpimarratu, udalerri mailan zaintza-ekosistema, inklusioa Elkarrekin ekimena bitartez (enplegagarritasuna lanean), xedeak (mugikortasun berriak eta elikadura jasangarria eta udal etorkizuna eraikiz. Beharrezkoa erronka berriei erantzuna emateko guztion elkarlana, publiko-publiko eta publiko-pribatua”. Beste alde batetik, Iker Urruzola Aizpuruak hau azpimarratu du: “udalerri guztien elkarlana oso garrantzitsua da eskualde mailan, ekimen moduan nabarmentzen dugu energia-mahaia (energia kontsumoaren kontrolerako tresna, energia berriztagarriak udal eraikinetan, aholkularitza lanak energia bulego birtual baten bitartez), Elhuyar Fundazioarekin zientzia eta teknologia gazteei hurbildu BIZILABE ekimena, turismo jasangarria helburu izango duen plan estrategikoa garatu, eskualde ikuspegiarekin eta turismo bulego bat martxan jartzea beste proiektu batzuen artean”. Udalsarea 2030en 2022-2025 Plan Estrategikoaren eta lankidetzarako esparru-akordio berriaren esparruan udaletako eta eskualdeetako ordezkariek izan duten elkarrizketa-gune ireki batekin amaitu da topaketa. Horiek gidatuko dute datozen urteetan sarearen ibilbidea eta lana.Jardunaldiari buruzko informazioa: Zarautz Anterior Siguiente
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Berrogeita hamar udalerri baino gehiago atxiki zaizkio Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari 2025ean 2026/02/16
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Enkarterrietako udalerriek Udalsarea 2030ekin egindako eskualdeko topaketaren balioa azpimarratu dute, baita gehiago egiteko beharra nabarmendu 2026/02/04
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Tolosaldeko udalerriek klima, energia eta hondakinen erronkak partekatu dituzte Udalsarea 2030en eskualdeko topaketan 2026/01/28
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira 2025/11/20