Udalsarea 2030 >> Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek tokiko ekintza jasangarria eta 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko lankidetzako esparru-akordio berria eta hurrengo lau urteetarako sareari atxikitzeko prozesua ezagutarazi ditu otsailaren 22an, Zarautzen, 23an, Gasteizen eta 24an, Bilbon. Gorde Topaketa horiek Arabako hiriburuan hurrengo hilabeteetan egingo den ekitaldia baino lehen egin dira. Ekitaldi horretan, bada, 2022-2025 lankidetzako esparru-akordioa sinatu eta berrituko da, sarearen 20. urteurrena aitzakia hartuta. Jardunaldi horietan, udalen eta eskualde-erakundeen garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak ezagutzera eman diraAlexander Botok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (Ihobe) zuzendari nagusiak, eta Iker Atxak eta Asier Aranbarrik, Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusikoek, parte hartu dute topaketetan, eta 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaz eta Agente Anitzeko Foroaz mintzatu dira. Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak akordio berriaren gakoak azaldu ditu jardunaldietan, eta zera nabarmendu du: «Garrantzitsuak dira erakunde arteko koordinazioa administrazioaren maila guztietan, begirada diseinuan eta garapen jasangarriko politikak tokiko mailan gauzatzean jarrita; eta Lehendakaritzaren rola akordioa sustatu duen eragile gisa, udalerriak protagonista izatea eta eskualde-erakundeak (mankomunitateak, kuadrillak, garapen ekonomikoko agentziak, eta abar) eskubide osoko kide eta sareko protagonista izatera igarotzea». Iker Atxak eta Asier Aranbarrik, Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiko ordezkariek, nabarmendu dute zeinen garrantzitsua den 2030 Agenda udalerrientzako: «GJHak Euskadirako tokiko ekintzako esperientzia praktiko bihurtzeko prozesua bultzatzeko eta koordinatzeko balioko du; maila anitzeko gobernantza bat eskainiko du, bai eta erakunde arteko elkarlan eraginkorra ere; eta Udalsarea 2030 plataforma tekniko eta lan-foro bihurtuko du». Otsailaren 22an Zarautzen egin den jardunaldian, Gipuzkoako udalen eta eskualde-erakundeen ordezkariek parte hartu dute; tartean, hauek: Sebas Zurutuza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategien zuzendari nagusia; Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea; Koldobike Olabide, Legazpiko alkatea; eta Iker Urruzola Aizpurua, Zizurkilgo alkatea eta Tolosaldea Garatzenen presidentea. Denek garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak partekatu dituzte. Topagune horrek balioa eman die egin dituzten ekintzei eta hurrengo urteetan bete behar dituzten helburuei. Otsailaren 23an Gasteizen egindako topaketan, honako hauek parte hartu dute: Lexuri Ugarte, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzaren koordinatzailea (Arabako Foru Aldundia); José Ramón Molinuevo, Amurrioko alkatea; Unai Gutiérrez, Zuiako alkatea; eta Rubén Ruiz de Eguino, Arabako Lautada kuadrillako presidentea. Haiek ere garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak partekatu dituzte. Azkenik, otsailaren 24an Bilbon egin den jardunaldian, honako hauek izan ziren, eta garapen jasangarriaren arloko esperientziak eta politikak hizpide izan dituzte: Maitane Leizaola, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kabinetea Koordinatzeko zuzendari nagusia; Itziar Biguri, Urduñako alkatea; eta Mireia Elkoroiribe, Durangaldeko Mankomunitateko presidentea. Jardunaldien amaieran, elkarrizketa ireki bat izan dute udalen eta eskualde-erakundeen ordezkariek, Udalsarea 2030en lankidetzako esparru-akordio berriaren eta 2022-2025 aldiko Plan Estrategikoaren esparruan. Horiek sarearen hurrengo urteetako ibilbidea eta lana gidatuko dute. Informazio gehiago: Zarauzko topaketa Gasteizko topaketa Bilboko topaketa Anterior Siguiente
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# Udalsarea 2030 Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek udalerriz gaindiko datuak ematen dizkie udalerriei, Berotegi Efektuko Gasen emisioak kalkulatzeko eta horien jarraipena egiteko 2024/07/09
3. GJH: Osasuna eta ongizatea# Udalsarea 2030 Gorde 3. GJH: Osasuna eta ongizatea# Udalsarea 2030 Udalsarea 2030ek tokiko erakundeei Emisio Gutxiko Eremuak integratzen laguntzen jarraitzen du 2024/06/26
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Toki-erakundeen lantalde berriaren lehen bilera, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzeko 2024/06/24
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Klima eta Energia planen ebaluazioa eta erosketa eta kontratazio berdea 2024/06/12