15 AZA
Udalsarea 2030
Tokiko ekintza koordinatzeko eta bultzatzeko Batzordea udalaz gaindiko erakundeetarako topagunea da. Bere helburua tokiko jasangarritasunari buruzko informazioa partekatzea eta politikak koordinatzeko ildoak proposatzea da, udalerrietarako ekintzak hobetzeko xedez.
Hauek osatzen dute: Lehendakaritzak, Trantsizio Sozialeko Idazkaritza Nagusiaren eta 2030 Agendaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, EEEk, URAk, HAZIk, Eudelek eta Ihobe Sozietate publikoak.
Batzordeak tokiko jasangarritasunaren arloko proiektu, ekimen edo laguntza-programei buruzko informazioa partekatzen du; tokiko ekintza bultzatzeko politikak koordinatzeko ildoak proposatzen ditu; eta Udalsarea 2030en jardueraren urteko plangintza eta tokiko ekintza hobetzeko tokiko erakundeei zuzendutako ekimen sektorialen buru da.
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut