29 MAI
11. GJH
Eskualdeko erakundeen lantaldeak topagune bat ezartzen du, Udalsarea 2030ekin bat egiten duten eskualde-erakundeek interes eta eskari komunak partekatu ahal izan ditzaten tokiko jasangarritasunaren arloko politikak diseinatzeko eta hedatzeko, eskualdearen ikuspegitik.Horrela, Mankomunitateek, Kuadrillek eta Garapen Agentziek Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta gauzatzen dituzten lan-ildoak partekatzen dituzte, besteak beste, 2030 Agendaren planen definizioa, ekintza klimatikoa, ekonomia zirkularra edo hondakinen kudeaketa barne hartzen dituztenak.
Eskualde-erakundeek zeregin garrantzitsua dute Udalsarea 2030ean, eragile traktore gisa, bai eskualdeak osatzen dituzten udalerrientzat, bai bestelako eragileentzat (enpresak, herritarrak), eta, horregatik, lantalde hori iraunkorra da, eta taldekideek lehenetsitako beharren eta eskaeren arabera biltzen da.
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut