Ekainaren 16an egin zen azken bileran, taldeak azken hilabeteetan gauzatutako lanaren emaitza nagusiak aurkeztu ziren Gorde Agenda 2030 lantaldeak seigarren eta azken saioa egin zuen. Bertan, azken zortzi hilabeteetan egin diren saioetan parte hartu duten udalerriek eta eskualde mailako erakundeek egindako lanaren emaitza nagusiak aurkeztu ziren. Saio horietan, Nazio Batuek sustatutako 2030 Agendak planteatzen dituen helburuak eta adierazleak zehatz-mehatz aztertu dira. Saioaren lehen partean, Xabier González Ihobeko Ingurumen Jasangarritasun Zuzendariak Udalsarea 2030eko Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu zituen, eta Asier Arambarri eta Mikel Hidalgo Gizarte Trantsizioko eta Agenda 2030eko Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako zuzendariak eta aholkulariak hurrenez hurren, Lehendakaritzatik bultzatzen ari den Eragile Anitzeko Foroko lantaldeen berrikuntza nagusiak eta aurrerapenak aurkeztu zituzten. Bestalde, Abanto-Zierbena, Gordexola, Muskiz, Ordizia, Zarautz eta Durangaldeko Mankomunitateko udaletan erantzukizun politikoa duten pertsonek, euren udalerri eta eskualdeetan tokiko 2030 Agenda zelan ari den lantzen azaldu zuten. Egindako lanaren ondoren eta Tokiko Agenda 2030 lantaldearen emaitza nagusi gisa, Udalsarea 2030ek 2019an argitaratutako “Tokiko Agenda 2030. Nola heldu Garapen Jasangarriko Helburuei tokiko eremutik” gida metodologikoa egokituko da, honako alderdi hauetan:Euskal udalerrietarako erreferentziazko Helburuak eguneratuko dira. Lantaldean parte hartzen duten pertsonek helburuak xehetasunez aztertu ondoren, helburu berriak sartzea eta gidan jasota zeudenetako batzuk ezabatzea proposatu da.Gidaren IV. Eranskina osatuko da (GJHei lotutako garapen jasangarriko udal-adierazleen zerrenda), gidan jasotako adierazle bakoitza lotuta dagoen helburuari buruzko informazio gehigarria barne.Adierazleen azterketa egingo da, saioetan identifikatutako eta gaur egun jasota ez dauden aldeekin lotutako adierazleak barne hartuta (adibidez, pobrezia energetikoa, elikagaien xahutzea, elikagai-bankuaren erabiltzaile kopurua…) eta egungoak egokituta, Eustatekin, Foru Aldundiekin eta udalerriekin batera Eragile Anitzeko Foroan lantzen ari diren adierazle komunen analisiaren arabera. Tokiko Agenda 2030 lantaldea 19 udalerrik osatu dute: 3 Araban (Aiara, Amurrio eta Gasteiz), 10 Bizkaian (Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Ermua, Ispaster, Leioa, Lemoa, Maruri-Jatabe, Muskiz eta Urtuella) eta 6 Gipuzkoan (Bergara, Donostia, Ordizia, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga); eta eskualdeko 3 erakundek, Arabako Lautadako Kuadrillak, Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Durangaldeako Mankomunitateak. Erlazionatutako edukia Azken saioko dokumnetazioa Anterior Siguiente
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Berrogeita hamar udalerri baino gehiago atxiki zaizkio Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari 2025ean 2026/02/16
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Enkarterrietako udalerriek Udalsarea 2030ekin egindako eskualdeko topaketaren balioa azpimarratu dute, baita gehiago egiteko beharra nabarmendu 2026/02/04
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Tolosaldeko udalerriek klima, energia eta hondakinen erronkak partekatu dituzte Udalsarea 2030en eskualdeko topaketan 2026/01/28
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Gorde 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak# 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 17. GJH: GJHak lortzeko aliantzak# Udalsarea 2030 Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira 2025/11/20