Udalsarea 2030ek, tokiko ekintza eraldatzailearen bidez, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Agenda 2030 lortzeko, EAEko udalerriak eta eskualdeak mobilizatzeko xedean, etengabe jasotzen du bere sareari atxikitako toki-erakundeen informazioa. Gorde Horrela, erabiltzaileei udalerrien, eskualdeen eta udalaz gaindiko erakundeen (US2030eko kideak, 2030 Agenda Planaren edo Klimaren eta Energiaren Tokiko Planaren prestakuntzaren egoera eta atxikipena Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari) jardueraren oinarrizko adierazleen emaitzak ezagutzeko aukera ematen dien web mapa berria argitaratu da.ArcGIS aplikazioan oinarritutako bisore interaktiboa da, eta aukeren iragazte-sistema sinpleak ditu. Bere aukeren artean, mapak hau ahalbidetzen du:Goiburuko iragazkiak hautaketa anitzeko aukerekin erabiltzea, nahi den informazioa geografikoki bistaratzeko. Udalerri edo eskualde jakin bat mapan hautatzea, eta toki-erakunde horri dagozkion datuekin fitxa bat lortzea. Informazio-geruza desberdinak bistaratzea edo ezkutatzea, ikusi nahi denaren arabera (US2030eko kideak, eskualdeen mugaketa…).Adierazleek hautatutako iragazkiak betetzen dituzten erakundeen guztizko kopurua erakusten dute, bai eta kasu bakoitzean ordezkatutako biztanleria ere. Udalsarea 2030ek erakutsitako datuak kontsultatzera eta edozein eguneratze Idazkaritza Teknikoarekin partekatzera animatzen ditu tokiko erakunde guztiak.
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Udalsarea 2030eko Batzorde Teknikoak klima-erresilientzia landu du erosketa berdea eta osasuna bezalako faktoreetatik abiatuta 2026/06/19
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Meatzaldeko udalerriek klima-egokitzapena eta LIFE 2026 eskualde-proiektu batean parte hartzeko aukerak landu dituzte 2026/06/18
Udalsarea 2030 Gorde Udalsarea 2030 Hondakinen tasak, amiantoaren kudeaketa eta klima-egokitzapena hizpide Udalsarea 2030en eskualdeko erakundeen arteko topaketan 2026/06/12
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# Udalsarea 2030 Gorde 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza# 7. GJH: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea# Udalsarea 2030 Europako Batzordeak Udalsarea 2030 aintzatetsi du tokiko klima-ekintzako jardunbide egokiaren adibide gisa 2026/05/18