e-mugi
E-mugi online aplikazio informatiko bat da, Udalsarea 2030ek udalen eta sareko eskualdeko erakundeen eskura jartzen duena, garapen jasangarriekin eta politika publikoen ebaluazioarekin konprometitutako toki-erakundeen tokiko jasangarritasun-planen kudeaketa eta jarraipena errazteko eta gizarteari jakinarazteko.
E-mugi aplikazioari esker, udalerri bakoitzak tokiko jasangarritasunari lotutako tokiko ekintza-planei buruzko informazio guztia sar dezake, ikuspegi integral batetik, alderdi sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta gobernantzakoak kontuan hartuta.
Haren diseinuak aukera ematen du informazio hori udal ildo estrategikoetan, jarduketa-programetan, planifikatutako ekintzetan eta jarduketetan bereizteko, aurretik definitutako garapen jasangarriko tokiko helburuak lortzen laguntzen baitute. Halaber, informazioaren jarraipen sistematikoa egiteko eta emaitzak erregistratzeko aukera ematen du.
E-mugik tokiko jasangarritasunaren kudeaketa integratua errazten eta bizkortzen du, honako hauek ahalbidetzen baititu:

- Jasangarritasun-politikei lotutako udal-informazioa zentralizatzea eta antolatzea.
- Tokiko jasangarritasun-planaren ezarpen-maila aldizka ebaluatzea, planifikatutako ekintzak aztertuta.
- Hasierako plangintza betetzeko laguntza-jarduerak aldian behin programatzea eta eguneratzea.
- Udalsarea 2030eko Idazkaritza Teknikoak udalaz gaindiko erakundeekiko lankidetzaren esparruan eskainitako tokiko informazioa lortzea.
- Udalerri bakoitzeko tokiko jasangarritasun-adierazleen sistema konfiguratzeko aukeratutako tokiko jasangarritasun-adierazleak kalkulatzea.
- Emaitzen barne-komunikaziorako eta komunikazio publikorako materiala lortzea.
E-mugirako sarbidea sareko toki-erakundeentzat bakarrik da, eta, horretarako, sareko Idazkaritza Teknikoarekin jarri beharko dute harremanetan.
Udalsarea 2030 sareak e-mugi zerbitzuaren erabiltzaileen eskura jartzen du laguntza tekniko bat, aplikazioa erabiltzean sortzen den edozein zalantza edo gorabehera konpontzeko.