Skip to main content

Tokiko 2030 Agenda

Udalsarea 2030ek euskal udalerriak eta eskualdeak mobilizatu nahi ditu Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda lortzeko, tokiko ekintza eraldatzailearen eta tokiko eta udalaz gaindiko politiken lerrokatze eta koherentziaren bidez. Horrela, udal edo eskualdeek osatzen dituzten plangintza desberdinak, hala nola, Tokiko Klima eta Energia Planak edo Hondakinak prebenitu eta kudeatzeko planak, 2030 Agendaren barne integratuta egoteak udalaren kudeaketa integratua eta eraginkorra ahalbidetzen du eta gobernantza eredua sendotzen du.

Beraz, Udalsarea 2030 berau osatzen duten toki-erakundeen jasangarritasun-politikak eta ekintza-planak dinamizatzeaz arduratzen da, tokiko ekintza planen diseinu, ezarpen, ebaluazio eta jarraipenean eta kontuan ematean oinarrituta, zeharkakotasuna eta herritarren parte-hartzea sustatuz, betiere Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatuta.