Skip to main content

Zerbitzuak

Udalsarea 2030ek zerbitzu eta tresna ugari eskaintzen dizkie bere kideei, sareko lana errazten duten baterako sorkuntza-prozesuen emaitza gisa:

  • Informazioa: informazio-zerbitzuak hainbat kanalen bidez (webgunea, buletina, sare sozialak, etab.).

  • Trebakuntza: udal-langileei eta intereseko beste eragile batzuei tokiko jasangarritasunaren eremu espezifikoetan ematen zaizkien prestakuntza-zerbitzuak.

  • Zerbitzu digitalak: sareko erakundeentzat eskuragarri dauden aplikazioak eta tresna digitalak.

  • Aholkularitza eta ezagutza: ezagutza eta metodologiak garatzea intereseko hainbat gai-eremutan, sareko eremu orokorreko gaiei buruzko aholkularitza eta etengabeko arreta...

  • Ekintza eraldatzailea eta berrikuntza: ekintza eraldatzaileak gauzatzea helburu duten proiektuak abian jartzera bideratutako ekintza eta zerbitzurako ibilbideak.

  • Proiekzioa: Udalaren konpromisoa eta egindako eta transferentziari lotutako ahalegina eta lana balioesten dituzten zerbitzuak.