Erosketa berdea
Erosketa eta Kontratazio Berdea (EKB) tresna estrategikoa da, eta, haren bidez, administrazio publikoek, beren jarduera garatzean, ekoizpen eta kontsumo ereduak eredu lehiakor, berritzaile eta ingurumenaren aldetik jasangarri bihurtzea sustatzen eta laguntzen dute.
Kontratazio publikoan ingurumen irizpideak sistematikoki sartzea erronka handia da gaur egun. Horri aurre egiteko, 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programak jasotzen du beharrezkoa dela kontratazio prozesuan parte hartzen duten administrazio publikoko eragileei beharrezko prestakuntza eta hura inplementatzeko tresnak ematea.
Jarraian topatuko duzun gidan kontratazio publikoan ingurumen irizpideen txertaketari ekiteko gaur egun erabilgarri dauden hainbat baliabide eta zerbitzu aurkezten dira.
Gidaren egiturak EKB ezartzeko 6 urrats proposatzen ditu eta, urrats bakoitzean, hainbat ekintza, toki-erakunde bakoitzak bere baliabide eta beharretara egokitutako IBILBIDE-ORRIA diseinatzeko aukera izan dezan. Toki-erakunde bakoitzak baloratuko du proposatzen diren 6 urrats horietatik zeintzuk emango dituen bere erakundean eta zein ordenatan, erakundearen konpromiso, ezagutza, ezarpen maila eta beharraren arabera.

.jpg)
.jpg)
.jpg)
_0.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)