Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna
Itunari atxikitzen zaizkion udalerriek konpromiso hauek hartzen dituzte:
Alkateen Itunak, ibilbide-orri bat markatzeaz gain, erreferentziazko esparru bat eta laguntza teknikoa ere eskaintzen ditu, tokiko erakundeek klima- eta energia-ekintzarako beren planak gara ditzaten. Tokiko gobernuek funtsezko eginkizuna betetzen dute klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko; Alkateen Itunean parte hartzeak ahalegin horretan laguntzeko balio du, eta klimaren eta energiaren arloko konpromisoak maila handiago batean bultzatzeko beharrezkoak diren aintzatespena, baliabideak eta sareak ezartzeko aukerak ematen dizkie.
Euskadin, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Ihobe sozietate publikoak euskarri-egitura gisa jarduten dute atxikitako udalerri eta erakundeentzat. Biek laguntza teknikoa eta metodologikoa ematen dute, bai Klimaren eta Energiaren Tokiko Planak egiteko, bai klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko ekintzak abian jartzeko.
Euskadin gero eta udalerri gehiago daude atxikita. Udalsarea 2030ek gida metodologiko bat argitaratu du Tokiko Klima eta Energia Planak egitea errazteko, Itunak eskatzen dituen baldintzak betez.
Edozein udalerri edo toki-erakunde atxiki dakioke Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari. Atxikimenduari esker, udalerria Europako sare aktibo baten parte izango da, eta bere trantsizio klimatikoa bizkortzeko tresnak, prestakuntza eta finantzaketa-aukerak aurkituko ditu.
Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna aitortzeko ekitaldia Euskadin, 2021ean: