Egitura
Egitura eta egitekoak
Udalsarea 2030en antolaketa-egitura honako hauek osatzen dute:
1. Lehendakaritza
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, Ihoberen lehendakari gisa.
Lehendakaritzaren eginkizunak:
- Sarea gidatzea, plan estrategikoak eta kudeaketa-planak onartuz.
- Erakunde interesdunen Sarearekiko atxikimendua balioztatzea.
- Sareko Idazkaritza Teknikoa baliabidez hornitzea.
2. Batzorde Teknikoa
Akordioari atxikitako erakunde bakoitzeko gehienez bi ordezkarik osatutako lantalde iraunkorra da. Sareko jardueren eta zerbitzuen komunikazio-foro nagusia da, eta, aldi berean, lantaldeak ezartzen ditu hainbat gairi heltzeko eta eraginkortasuna bermatzeko.
Batzorde teknikoaren eginkizunak:
- Udaletako profilen eta kideen arteko komunikazioa sustatzea eta esperientzien trukea bultzatzea.
- Sareko material eta baliabide komunak garatzeko lantalde espezifikoak sortzea.
- Sarearen plan estrategikoen eta kudeaketa-planen diseinuan parte hartzea.
3. Tokiko ekintza koordinatzeko eta bultzatzeko batzordea:
Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiko, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko eta udalaz gaindiko euskal sektore publikoko beste erakundeetako (Lehendakaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eudel, EVE, URA eta HAZI) ordezkariek osatzen dute.
Tokiko ekintza koordinatzeko eta bultzatzeko batzordearen eginkizunak:
- Bere eskumeneko tokiko jasangarritasunaren arloko proiektu, ekimen edo laguntza-programei buruzko informazioa partekatzea.
- Alde bakoitzaren tokiko ekintza bultzatzeko politikak koordinatzeko ildoak proposatzea.
- Toki-erakundeei zuzendutako ekimen sektorialen lidergoa zehaztea eta bere gain hartzea, sarearen jardueraren urteko plangintza eta tokiko ekintza hobetzeko.
4. Idazkaritza teknikoa:
Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoaren funtzioak betetzen ditu.
Idazkaritza teknikoaren eginkizunak:
- Sarearen Plan estrategikoen eta kudeaketa-planen diseinuan parte hartzea, eta plan horien ezarpena eta jarraipena koordinatzea, sareko zerbitzuak kideen eskarietara eta beharretara egokituz.
- Organoen eta lantaldeen topaketak dinamizatzea eta kudeatzea.
- Tokiko ekintza jasangarriarekin erlazionatutako foro profesional edo teknikoetan sarea teknikoki ordezkatzea.
- Hainbat sare eta erakunderekin aliantzak eta lankidetzak indartzea eta sinatzea, esperientziak trukatzeko eta sarearen jarduera optimizatzeko.