Lege‑oharra
1. INFORMAZIO OROKORRA
Webgune hau Ihoberen titulartasunekoa da (helbidea: Urkixo zumarkalea 36, Bilbo), Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 276. liburukian, 132. folioan, 1777. orrian, eta A01024223 IFK du.
Lege-ohar hau aplikatzen zaie, halaber, Ihoberen titulartasuneko beste edozein webguneri, webgune honetako edo beste batzuetako edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatali, baita aplikazio mugikorrei ere, betiere Ihoberen jabetza esklusibokoak badira.
Webgune hau eta Ihoberen jabetza esklusiboko beste edozein domeinu edo eduki erabiltzean, ulertuko da irakurri, ulertu eta onartu dituzula, inolako mugarik eta erreserbarik gabe, Lege Ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak, baita webgune honetan bertan eskura duzun Pribatutasun Politika ere.
Baimen horrek ez die kalterik egingo webguneko zerbitzu jakin batzuei aplika dakizkiekeen erabilera-baldintza edo -terminoei; izan ere, horiek aldez aurretik onartzea ezinbesteko baldintza izango da zerbitzu horiek eskuratzeko.
IIhobek beretzat gordetzen du webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea, baita edukiak, informazioak eta abar zabaltzekoa ere, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe, eta, beraz, komeni da arrazoizko maiztasunez kontsultatzea, horietan aldaketarik gertatu ote den ikusteko.
Lege-ohar honen baldintzekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgunea. Izan ere, webgunea erabiltzeak, berriz diogu, Lege Oharrean eta Pribatutasun Politikan jasotako legezko terminoak onartzea ekarriko du.
Jarduera ez dago aldez aurreko administrazio-baimenaren araubide baten mende, ezta jokabide-kodeei atxikita ere, fede onaren, ohituraren eta Kode Zibilaren mende izan ezik. Titularrak ez du bitartekaritza- edo ostatu-zerbitzurik ematen.
2. WEBGUNEAREN HELBURUA
Ihobek erlazioa eta harremana mantendu nahi du sektoreko enpresekin, enpresariekin eta profesionalekin, soil-soilik bere jarduera profesionalarekin lotutako helburu batekin. Beraz, erabiltzaileari, erregistratzen denean, datu korporatiboak edo profesionalak eska dakizkioke, enpresari edo merkatari izatetik eratorriak eta bere enpresa-jarduerari lotuak, edo Ihoberen antzeko proiektu edo jarduerei buruzkoak.
Era berean, webgune hau berariazko topagunea da, eta lankidetza bilatzen du ingurumen-jasangarritasunaren, kontaktuaren eta sektoreko erakunde eta instituzioen arteko harremanaren arloan, baita, oro har, herritarren artean ere. Webgune honen bidez, sektoreko profesionalen eta ingurumen-jasangarritasunean interesa duten herritarren arteko ezagutza partekatzen da, harremanak erraztuz eta indartuz, eta elkar aurkitzen, harremana eta komunikazioa mantentzen, ideiak aldatzen, ikasten, akordioak lortzen, aukerak bilatzen, lan egiten eta erabakiak hartzen lagunduz, harremanen eta konfiantzazko taldeen sare batean. Era berean, Ihobek antolatu edo sustatutako ekitaldi eta/edo jardueretan izena emateko eta parte hartzeko aukera ematen du.
Azkenik, Ihoberen webguneak aukera hauek ematen dizkie erabiltzaileei:
- Profil bat beren datuekin pertsonalizatzen eta sektoreko beste profesional eta/edo erakunde batzuekin partekatzen laguntzea, profesionalen arteko harremana erraztuz eta indartuz, eta elkarren artean aurkitzen, kontaktua eta komunikazioa mantentzen, ideiak trukatzen, ikasten, akordioak lortzen, aukerak bilatzen, harreman-sare batean eta konfiantzazko talde batean lan egiten eta erabakiak hartzen lagunduz; hori guztia sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eta hobekuntza horretarako ezagutza zabaltzeko azken helburuarekin.
- Ihobek antolatu edo sustatutako ekitaldi eta/edo jardueretan izena emateko eta parte hartzeko aukera.
3. HIZKUNTZA
Lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika edo webgune honetan argitara daitekeen beste edozein lege-informazio itzultzen badugu, gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean desadostasunik badago, gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.
4. JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK
Webgune hau osatzen duten edukien eta elementuen titularra Ihobe da; beraz, webgunearen jabetza intelektuala eta industriala dagokio, eta, bereziki, Webguneko orrietako iturri-kode guztiak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizgarria, soinuak eta gainerako elementu grafikoak edo soinu-elementuak. Zerrenda hori ez da zerrenda itxi bat, adibide bat baizik, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude, Jabetza Intelektualari eta Industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.
Erabiltzaileak edukiak arduraz eta zuzen erabili behar ditu, legea, morala eta ordena publikoa errespetatuz. Ihobek baimena ematen die erabiltzaileei webgune honetan dagoen informazioa ikusteko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (bere sistema informatikoetan deskargatzeko eta biltegiratzeko jarduera soila), betiere elementuak erabilera pertsonalerako soilik badira. Era berean, kazetaritza-helburuetarako soilik erabiltzeko baimena ematen da, betiere, bi kasuetan, haren osotasuna errespetatzen bada eta jatorrizko iturria Ihoberen webgune hau izan dela identifikatzen bada.
Aurreko paragrafoan berariaz ezarritako helburuetatik kanpo, debekatuta dago webgunearen edukia erabiltzea; era berean, debekatuta dago edukia zeharka erabiltzea eta haren izaeraren aurka joatea. Debekatuta dago eduki horiek banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea edo jendaurrean komunikatzea, edozein bitarteko eta teknologia erabiliz. Horretarako, Ihoberen aurretiazko eta berariazko baimena eska dezakete. Era berean, testu honen aurkako edozein jarduera jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen arloko araudia urratzea izan daiteke.
Ihobek beretzat gordetzen ditu bere eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren legezko egintzak.
Erabiltzaileek sortutako edukiei dagokienez:
Gure webgunean parte hartzeko, Ihoben egiten ditugun jardueretan, webgune honetan edo sare sozialetan ditugun profiletan, babestutako edozein informazio edo eduki igortzen badiguzu edo argitaratzen baduzu, kontuan izan behar duzu:
- Edozein bitarteko edo euskarritan artikuluen, marrazkien, bideoen, argazkien edo beste edozein testu edo ikus-entzunezko edukiren bidez zabaldutako edozein informazio edo iritzi literario, artistiko, zientifiko, tekniko edo beste edozein motatakoa jabetza industrial edo intelektualeko eskubideek babes dezaketela.
- Eduki hori bidaltzeak esan nahi du igorlearen baimena duzula gure aldetik webgune honetan edo gure sare sozialetako profiletan erabiltzeko. Eduki horien gaineko egile-eskubideen titulartasuna egileari dagokiola, eta hark bermatzen duela.
- Hala eta guztiz ere, edukiak webgune honetara edo gure sare sozialetara bidaltzeak edo bertan argitaratzeak horien gaineko erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak lagatzea dakar, eta egileak eskubide osoa du horiek ustiatu ahal izateko, baldin eta gure aldetik lehen aipatutako hedabideetan argitaratzearen normaltasunari kalterik egiten ez badio. Beraz, igorleak modu ez esklusiboan lagatzen digu, doan, iraupen mugagabean eta mundu-mailan, eduki horiek erreproduzitzeko, banatzeko, itzultzeko, argitaratzeko eta erabat edo partzialki zabaltzeko eskubidea, edozein helburutarako, gaur egun ezagutzen den edo etorkizunean garatuko den edozein bitartekotan. Eduki hori erabili ahal izango dugu ekitaldiari/jarduerari buruzko informazioa emateko, dokumentatzeko, haren ikus-entzunezko memoriaren parte izateko, publizitate-liburuxketan, posterretan, paperean eta sustapen-karteletan eta abarretan haren erabilera barne hartuta.
- Igorleak haren titulartasuna bermatzen du, edo eduki horiek erabiltzeko eta lizentziatzeko beharrezkoak diren eskubide, gaitasun eta/edo baimen guztiak dituela —egiaztatzeko moduan egonik—, eta ez dutela hirugarrenen eskubiderik urratzen, datu pertsonalak babesteko eskubideak barne, baita jabetza industrialeko eta intelektualeko edozein eskubide ere. Igorlea izango da hirugarrenek, Administrazio Publikoak barne, eduki horiei buruz egindako edozein erreklamazioren erantzule bakarra, baita erreklama dakizkigukeen kalte-galerena ere, eta horrek ahalmena ematen digu Legeak gure eskubideak defendatzeko ematen dituen akzioak egikaritzeko; beraz, guk aurre egin behar diogun edozein erantzukizun, baita ekonomikoa ere, igorleari jasanaraziko diogu.
5. SEGURTASUNA
Webgune honetan segurtasun-neurri nahiko egokiak hartu ditugu datu pertsonalen bidezko informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, beraz, ezin dugula bermatu internautaren sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo haren dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik.
- HTTPS (SSL) protokoloa
- Webgune honetan HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio-kanal seguru bat ezartzeko, haren datu pertsonalak bidaltzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez emateak esan nahi du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen dela; izan ere, bien artean konexio zifratu bat ezartzen da, SSL protokoloa erabiliz, eta horren ondorioz hirugarrenek ezin dute bidalitako informazioa eskuratu.
- Ordaintzeko ekitaldiak eta Ekoetxeak
- Ordaindu beharreko ekitaldiei dagokienez, ordainketa webgune honen bidez egingo da, erabiltzailea erosketa eta ordainketa botoira bidalita. Horretarako, HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen da zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio-kanal seguru bat ezartzeko, erabiltzailearen datu pertsonalak bidaltzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez emateak esan nahi du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen dela; izan ere, bien artean konexio zifratu bat ezartzen da, SSL protokoloa erabiliz, eta horren ondorioz hirugarrenek ezin dute bidalitako informazioa eskuratu. Zure Lege Oharra eta hark bere zerbitzarietan ezartzen dituen segurtasun-neurriak kontsultatzea gomendatzen dizugu.
- Ordainketa-pasabidea
- "Ordainketa-pasabideko" zerbitzuak erabiltzen badira, adibidez, ordaindu beharreko esperientziak edo gertaerak erostea, Internet bidezko merkataritza-transakzio bat egiteko, ez da gordeko ordainbidearen identifikazioa titularraren nortasunarekin erlaziona dezakeen daturik, lortu nahi diren helburu legitimoetarako beharrezkoa denean izan ezik; nolanahi ere, ordainketa-informazioa enkriptatuta dago, eta kreditu-txartelaren azken lau zenbakiak soilik ikus daitezke, eta hori txartelaren titularrak berak bakarri.
- Ordainketen plataforma
- Ordainketak egiterakoan, ……….en ordainketa-plataforma jartzen dugu zure eskura. Bertan, HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen da zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio-kanal seguru bat ezartzeko eta datu pertsonalak bidaltzeko; hau da, transakzio guztiak konexio seguru baten bidez egiten dira, eta, beraz, datuak enkriptatuta igortzen dira, eta hirugarrenek ezin dute bidalitako informazioa eskuratu. Ihobek ez ditu inoiz bezeroen banku-datuak erregistratzen, ezta biltegiratzen ere; aitzitik, eragiketa hori finantza-erakundearen webgunean egiten da zuzenean.
6. ERANTZUKIZUNA
EIhoberen interesa da webgune honek ahalik eta eraginkortasunik handienarekin funtzionatzea eta hori sortzearen helburua betetzea. Hala ere, Ihobek ezin du bermatu. webgunea eta zerbitzaria birusik gabe daudenik, eta ezin du bere gain hartu webgunera sartzeak edo bertara sartzeko ezintasunak eragindako kalteen erantzukizuna, ezta ordenagailuan, erabiltzailearen sistema informatikoan, bertan biltegiratutako fitxategietan, nabigatzailearen funtzionamendu txarrean edo horien bertsio ez-eguneratuen erabileran eragin daitezkeen kalteena ere.
Era berean, ez du bere gain hartzen webguneak izan ditzakeen akats tipografiko, formal edo numerikoen erantzukizuna, ezta webguneko informazioaren zehaztasunarena ere, ezta haren funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzio edo anomaliena ere, adibidez, Interneteko sarearen arazoengatik edo web-orria kokatuta dagoen zerbitzariengatik.
Erabiltzaileak webgune hau leialki eta legitimoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du, trafikoaren legeekin eta erabilerekin bat etorriz. Era berean, Ihoberen edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen edo webgune honen erabilera normala kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo eragotzi dezakeen jokabiderik ez egitera behartzen da.
Ihobek beretzat gordetzen du webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea, baita edukiak, informazioak eta abar zabaltzekoa ere, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe, eta, beraz, komeni da arrazoizko maiztasunez kontsultatzea, horietan aldaketarik gertatu ote den ikusteko. Zuk gehitu daitezkeen webgunearen Lege Ohar eta Erabilera Baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Bestela, erabiltzeari eta bertan sartzeari uko egin beharko diozu, eta Ihobek ez du erantzukizunik izango. Izan ere, Ihobek beretzat gordetzen du webguneko edukietarako sarbidea eteteko eta amaitzeko eskubidea, baita bertatik emandako zerbitzuena ere.
Norberaren eta hirugarrenen estekak eta hiperestekak
Ihoberen jabetzako webguneek beste baliabide propio batzuetarako (siteak webgunean) edo Ihoberen beraren eta/edo hirugarrenen web-orri barruko webguneetarako esteka edo sarbidea erraztu dezakete. Horiek zure interesekoak izan daitezke edo beharrezkoak dira gure webguneetako zerbitzu batzuk emateko, baina webgune horiek ez ditugu inola ere kontrolatzen.
Esteka horien helburua izan daiteke Internet bidez interesatzen zaizkizun baliabideak bilatzea edo gure webguneko zerbitzu jakin batzuk kudeatzea, hala nola:
- Ordaindu beharra dagoen ekitaldi baterako inskripzio bat izapidetzea eta Ihobek sustatutako edo kudeatutako ekitaldi edo jardueretara erregistro hori fakturatzea.
- Ihobek sustatutako ekitaldi edo jardueraren batean izena emateko aukera.
- Ihoberen Newsletter interesgarrietara harpidetza.
- Argitalpenei, komunikazioei, ekitaldiei eta abarri buruzko informazioa, hirugarrenen orrien bidez.
Hala ere, orri horiek ez dira Ihoberenak, eta Ihobek ez ditu haien edukiak aztertzen, ezta gune horietan agertzen diren eta/edo eskuragarri dauden edo ez dauden zerbitzuenak ere. Halaber, ez du aztertzen estekatutako orriaren funtzionamendua, ezta horiek egin dezaketen datuen erabilera eta tratamendua ere, eta ez ditu aztertzen egin ditzaketen arau-hausteak, edo bertan sartzeak edo erabiltzeak eragin ditzakeen kalteak. Horrek ez du esan nahi, nahitaez, erakundearen eta eduki horien titular diren pertsonen edo erakundeen edo eduki horiek dauden guneen arteko inolako loturarik dagoenik.
Beraz, Ihobek ez du bere gain hartzen estekatutako guneei buruzko inolako erantzukizunik, eta ez du erantzukizunik estekatutako webguneen funtzionamendu, eduki eta zerbitzuen inguruan, ezta estekatutako gune horietako eduki posibleen inguruan ere.
Biziki gomendatzen dizugu dagozkien Lege Oharrak eta, bereziki, orri horietako Pribatutasun Politikak irakurtzea bertan datu pertsonalak sartu aurretik; eta zalantzarik izanez gero, gune horiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, haien pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Erabiltzaileak ezagutzen badu estekatutako gune baten bidez garatutako edukien, zerbitzuen edo bestelako jardueren ez-zilegitasun edo desegokitasunen bat, berehala jakinarazi beharko dio Ihoberi, honek, hala badagokio, egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.
Hiperenlaces a este sitio web de páginas de terceros
Pertsona edo erakunde batek beste webgune batetik webgune honetara hiperesteka bat egin nahi badu, legezko gaikuntza edo interes publikoa izan beharko du, edo Ihoberi jakinarazi eta berariazko baimena eskatu beharko dio, edo, bestela, baldintza hauek bete beharko ditu:
- Berariaz debekatuta dago Ihoberen webguneko orri bat Ihoberena ez den beste batean aurkeztea ("framing" gisa ezagutzen den teknikaren bidez edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez), edo Ihoberen bidez beste webgune batean "in line linking" izeneko teknikaren bidez hedatutako edozein eduki-mota txertatzea, edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozein, erakundearen berariazko baimenik gabe.
- Nolanahi ere, "hiperesteka" ezartzeak ez du esan nahi Ihoberen eta hiperesteka hori ezartzen den webgunearen edo atariaren titularraren artean erlaziorik dagoenik, ezta hauek hiperesteka hori ezagutzea eta onartzea ere. Ihobe ez da izango "hiperesteka" egiten den webgunean edo atarian jendearen eskura jarritako eduki edo zerbitzuen erantzule, ezta horietan jasotako informazio eta adierazpenen erantzule ere.
- Hiperesteka ezartzen duen web-orriak ez du legez kontrako informazio edo edukirik izango, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen aurkakoak eta ordena publikoaren aurkakoak, ezta hirugarrenen edozein eskubideren aurkako edukirik ere.
- Ihobera egiten den edozein "hiperesteka", haien atalen orri nagusira edo orri nagusietara egingo da.
7. PUBLIZITATEA
Ihoberen webguneak, baita bertan dauden edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatalek edo Ihoberen jabetzako aplikazio mugikorrek ere, publizitate-edukiak izan ditzakete edo babestuta egon daitezke. Iragarleak eta babesleak dira webgunean sartzeko bidalitako materialak kasu bakoitzean aplika daitezkeen legeak eta baimenak betetzen dituela ziurtatzeko erantzule bakarrak. Webgunearen titularrak ez du erantzukizunik izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan dezaketen edozein akats, zehaztasun falta edo irregulartasunen aurrean, ezta sor dezakeen sentikortasunari egindako kalteen aurrean ere.
8. MERKATARITZA-KOMUNIKAZIOAK ETA PUBLIZITATE-EDUKIAK
Ihobek bere erabiltzaileei jakinarazten die, aurretiko kontratu-harremana izanez gero, gure jarduerei, produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diela (baita komunikazio elektronikoen bidez ere), bere interes legitimoan oinarrituta. Informazio hori bidaltzea nahi ez baduzu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat, mesedez, lopd@ihobe.eus helbidera, eta horrela egingo dugu.
Horrelako komunikazioak bidaltzeko baimena kentzeak ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako helburuetarako. Bezeroa ez bazara, horrelako publizitate- eta/edo merkataritza-komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez baino ez ditugu bidaliko, baldin eta baimena ematen badiguzu gure web-orrian berariaz horretarako dagoen aukera klikatuta.
9. PASAHITZAK ETA EREMU PRIBATUA
Zenbait zerbitzutara, eremu pribatura, intranetera eta abarretara sartzeko identifikatzailea eta/edo pasahitza bidaltzen bazaizkio, erabiltzaileak bere erantzukizun esklusiboaren pean eduki beharko ditu, konfidentzialtasunik eta sekreturik handienean. Modu arduratsuan zaindu, erabili eta gorde beharko ditu, eta berariaz debekatuko da hirugarrenei lagatzea. Erabiltzailearen erantzukizuna da, eta, beraz, berari egotzi ahal zaizkio, webgunearen titularrarentzat zein gainerako internautentzat sor daitezkeen ondorio kaltegarriak. Identifikatzailea eta/edo pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiltzen/sartzen bada, kaltetutako pertsonak berehala jakinarazi beharko dio Ihoberi, honek dagozkion neurriak har ditzan. Pertsona horren erantzukizuna izango dira Ihoberi edo beste pertsona batzuei berandu jakinaraztearen ondorioz sor dakizkiekeen kalteen ondorioak.
Ihobe ez da, inola ere, datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren erantzule izango, baldin eta gorabehera horiek sistemei eraso egitearen edo bertan baimenik gabe sartzearen ondorio badira —ezarritako segurtasun-neurrien ondorioz detektatzea ezinezkoa denean—, edo, bestela, erabiltzaileak bere sarbide-gakoak edo bere datu pertsonalak zaintzeari eta babesteari dagokionez izandako arretarik ezaren ondorio badira.
Webgune honen gune pribatura sartzeko, beharrezkoa da erregistratuta egotea. Horretarako, eremu pribatuan zure profila sortzeko beharrezkoa den oinarrizko informazioa eskatuko zaizu. Erregistro-formularioa betetzen duzunean, zure nortasuna egiaztatu ahal izango dugu zure profila aktibatzeko.
10. SARE SOZIALAK
Gure webguneek eta aplikazio mugikorrek hainbat sare sozialetara konektoreak dituzte. Erabiltzaileak sare sozial batekin interakzioan aritzea aukeratzen duenean, bere jarduera —gure webguneetan edo gure aplikazio mugikorren bidez— interakzioan ari den sare sozialaren esku ere jarriko da. Cookieen bidez datuak bildu daitezke, hark behar bezala funtziona dezan, hala nola bere IP helbidea edo gure webguneetan zein orri ari den bisitatzen.
Erabiltzaileak sare sozial horietako batean saioa hasten badu gure webgune edo aplikazio mugikorretako batera egiten duen bisitan zehar, sare sozialak informazio hori gehitu ahal izango dio bere profilari, eta informazio hori sare sozialera transferituko da. Datuen transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, sartuta zauden saiotik atera beharko zara gure webguneetan edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik, ez baitago gure esku konektore sozialen bidez datuen bilketa eta transferentzia horretan eragitea.
Sare Sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzuetan kokatuta. Erabiltzaileek haiekin dituzten elkarreraginak beren politiken arabera arautzen dira, eta ez gure politiken arabera. Sare sozial horien Pribatutasun Politikak irakurtzea gomendatzen dizugu, zure datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, eskubideei eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio zehatza izan dezazun.
11. BLOGAK ETA EZTABAIDA-FOROAK
Blogetan edo eztabaida-foroetan NOMBREWEBen parte hartuz gero, parte-hartzaile orok jokabide-arau egokiak izan beharko ditu gainerako parte-hartzaileekin, baita pertsona fisikoekin, erakundeekin eta/edo sozietateekin ere. Ez da onartuko errespetu faltarik.
Kontuan izan argitaratzen eta partekatzen dituzun informazioa, iritziak, iruzkinak eta abar beste pertsona batzuek ikusi eta erabil ditzaketela, eta ezin dugula bermatu erabiltzaile horiek informazio hori erabiliko ez dutenik. Beraz, isilpean gorde nahi duzun ideiaren edo informazioren bat baduzu eta/edo beste batzuek hura erabiltzea nahi ez baduzu, edo hirugarrenen eskubideen mende bazaude, eta informazioa partekatuz gero eskubide horiek urratuak izan badaitezke, ez argitaratu, ez partekatu; izan ere, ez gara arduratzen erabiltzaileek blogeko iruzkinetan emandako iritziez, ezta erabiltzaileek beste batzuek argitaratzen edo partekatzen dituzten identitatea edo edukiak edo informazioa gaizki erabiltzeaz edo bidegabe jabetzeaz ere.
12. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA, JURISDIKZIOA ETA ESKUMENA
Erabiltzailea kontsumitzailea ez bada, baldintza hauen interpretazioari edo webgune honetako zerbitzuekin lotutako edozein alderdiri buruzko gatazka edo liskarren bat izanez gero, Espainiakoa izango da aplikatu beharreko jurisdikzioa eta araudia, eta Bilbokoak, berriz, auzitegi eskudunak (erabiltzaileari legokiokeen beste edozein foruri berariaz uko eginez). Erabiltzailea kontsumitzailea bada, bere bizilekukoak edo betebeharra betetzen den tokikoak izango dira auzitegi eskudunak.