Skip to main content

Klima eta energia

Gaur egun, klima-aldaketa da lurraldeari, ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari eragiten dion mehatxu handienetako bat. Hori dela eta, datozen urteetarako erronka nagusiena eta premiazkoena da irizpide jasangarriak dituen ekonomia, gizarte eta politikak uztartzea.

Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldearen (IPCC) arabera, klima-aldaketak planeta guztiari eragiten dio, eta bizkortzen eta areagotzen ari den fenomenoa da. Izan ere, XXI. mendean, 1,5 ºC-ko eta 2 ºC-ko berotze globala gainditu egingo dela ondorioztatu da, baldin eta hurrengo hamarkadetan CO2-aren eta berotegi-efektuko bestelako gasen emisioak gutxitzen ez badira. Gainera, zalantzarik gabe adierazten du aldaketa klimatikoa hainbat giza jardueraren ondorioz atmosferan berotegi-efektuko gasak metatzearen ondorio dela, batez ere erregai fosilak (petrolioa, ikatza eta gas naturala) erretzearen eta baso-soiltzearen ondoriozkoak.

Guzti honen aurrean, 2050erako neutraltasuna, erresilientzia eta bidezko trantsizioa lortzea helburu duten hainbat politika, plan eta araudi garatu dira Euskadin:

Politika eta araudi horiek helburu konkretuak zehazten dituzte Euskadin lurraldearen arintzea eta erresilientzia indartzeko, hala nola:

  • 2030erako, 2005eko isuri kopurua % 45 murriztea.
  • Beranduenez, 2050erako klima-neutraltasuna lortzea, eta ahal bada, helburu hori 2045erako lortzea.
  • Gure lurraldean klima aldaketaren inguruko erresilientzia handitzea.


Udalerrietako politika eta helburuetara jotzen badugu, 1/2024 Legeak adierazten du 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek, beren eskumenen esparruan, Klima eta Energia Planak onartu beharko dituztela, 4/2019 Legean xedatutakoa jasoz, eta klima aldagaia txertatuz. Helburu horrekin, Udalsarea 2030 sareak euskal udalerriei zuzendutako Klima eta Energiaren Tokiko Planak egiteko eta abian jartzeko gida metodologikoa eta erraminta kita garatu ditu.

Testuinguru horretan, Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna izeneko ekimen internazioanala klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintzaren aldeko hirien mugimendurik handiena da. Helburua da, alde batetik, tokiko ekintza Europako ekimenekin lotzea, eta, bestetik, erreferentziazko esparru bat eskaintzea toki-erakundeek klimaren eta energiaren arloan beren ekintzak bultzatzeko aukera izan dezaten. 

 

Udalsarea 2030 sarearen esparruan, udalei laguntza eskaintzen zaie aipatutako politika eta araudiak egokitu eta betetzeko, bait eta ekintza klimatikoa bultzatzeko ere:

1/2024 Legeak udalentzat dituen inplikazio nagusiak biltzen dituen web atala.

Klima eta Energia alorrean plangintzatik ekintzetara pasatzeko baliabide lagungarriak eta ekimen inspiratzaileak jasotzen dira atal honetan.

Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) Klima aldaketaren aurrean lurralde eta udalerrien erresilientzia handitzeko irtenbide eta soluzioa baliagarriak dira. Euskadiko arrakasta kasuak eta informazio osagarria NOK plataforman eskuragarri daude.

Babesleku Klimatikoak herritarrak oro har eta kolektibo zaurgarriak zehazki (adinekoak, haurrak, etxegabeak, etab.) muturreko beroaren eraginetatik babesteko helburua duten guneak (publikoak, zein pribatuak) dira. Euskadin garatu diren baliabideak eta esperientziak eskuragarri daude hemen.

 

  • OCTOPUS (LIFE proiektua), Europako beste 5 herrialderekin batera trantsizio energetikoa eta klimatikoa sustatzen duen 2027ra arteko proiektua.
  • URBAN KLIMA 2050 (LIFE proiektu integratua), Euskadiko ekintza klimatikorako 2026ra arteko proiekturik handiena.

 

 

ASTEKLIMA, Klimaren eta Energiaren Astea euskal gizarte osoari zuzendua: enpresak, erakunde publikoak, elkarteak, ikastetxeak eta herritarrak.