Tokiko ekintza ebaluatzeko programak
“Tokiko Politika Publikoen Ebaluazio eta Jarraipenerako Programa” deritzon zerbitzua, 2005. urteaz geroztik eskaintzen da eta honen helburua da urtero edo bi urtetik behin erakundeei tokiko jasangarritasun ekintzen ebaluazio- eta jarraipen-prozesuak dinamizatzeko laguntza ematea. Programan honen bidez udalerriek hobeto ezagutzen dute beraien ekintza planaren egoera eta aurrerapen-maila, bai eta garapen jasangarrirako adierazleen bilakaera ere.
Konkretuki, programa honek 2030 Agendako tokiko planen, garapen jasangarrirako beste tokiko planen (Agenda 21,…) eta tokiko Klima eta Energia Planen bultzatzen du, ondorengo arloei dagokionez:
- Banakako ebaluazioen kanpoko baliozkotzea eta homogeneitatea bermatzeko laguntza teknikoa eskaintzen da, planaren ezarpen-maila ezagutu eta baita ekintzen programazioa egiteko laguntza emanez,
- garapen jasangarrirako udal adierazleen kalkulua egiteko laguntza, tokiko izaera duten eta udalaz gaindiko iturria duten datu komunak,
- BEG inbentarioaren (udalerriko edo eskualdeko isuriak) eta Karbono Aztarnaren (Udalarena edo eskualdeko erakundearena) kalkulua egiteko laguntza emanez eta baita ere, tokiko izaera duten eta udalaz gaindiko iturria duten datuak emanez,
- planek Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten dieten ekarpenari buruzko txostenak sortzea ahalbidetuz, Euskadi mailako batez besteko datuekin.
Horretarako, e-mugi laguntza-tresna dago: tokiko ekintza plana eta jasangarritasunerako udal adierazleen kalkulua kudeatzeko online aplikazioa.