Skip to main content

Hondakinak

Hondakin-politika ororen helburu nagusia izan behar da, batetik, hondakinen sorrera prebenitzea, eta, bestetik, ahalik eta gehien minimizatzea hondakinen sorrerak eta kudeaketak giza osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten inpaktu negatiboak. Halaber, eta ekonomia zirkularraren printzipioen ildotik, politika horiek baliabideen erabilera eraginkorra ere sustatu behar dute, administrazio publiko guztien konpromiso estrategiko sendoa bultzatuz, bai eta eragile ekonomiko eta sozialen inplikazio aktiboa eta konpromisoa ere.

Hondakinen ingurumen inpaktu nagusien artean, gaur egun alderdi kezkagarrienak klima-aldaketa eta itsas zaborren kutsadura dira. Klima-aldaketari dagokionez, hondakinak berotegi-efektuko gasen isurketen iturri lausoak dira, bereziki hondakinen biodegradazioan zabortegietan askatutako metanoaren ondorioz.

Bestalde, hondakinak behar bezala kudeatzeak hauek ingurune naturalean (itsasoan zein mendietan) bukatzea eragozten du.

Horregatik, beharrezkoa da hondakinak prebenitu eta kudeatzeko politikak sustatzea, gure lurraldean Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Plana dagoelarik indarrean. Plan honek ondorengo helburuak ezartzen ditu Euskadirako prebentzio eta gaikako bilketa eta bereizketan:

  • 2030erako, sortzen diren hondakin guztien tasa % 30 murriztea 2016arekin alderatuz.
  • 2030erako, hiri-hondakinen gaikako bilketa % 85era igotzea.

Estatu mailan onartutako 7/2022 Legeak, apirilaren 8koa, hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzekoak, udal mailan bete beharreko hainbat obligazio adierazten ditu.

Udalsarea 2030etik udalei laguntza eskaintzen zaie politika hauek jarraitu eta helburu eta araudiak bete ahal izateko:

Amiantoaren udal erroldak:


Hondakinen udal tasak:
  • Hondakinen sorreraren araberako tasetara orientatutako metodologia (gida eta tresna)
  • Ordenantza fiskalaren eta txosten ekonomiko finantzarioaren eredua
  • Tresnak eta baliabideak eskuratzeko kontaktua: udalsarea2030@ihobe.eus

 

Let's Clean Up Euskadi kanpaina, herritarrak?sentsibilizatzea helburu duena beren ingurunean garbiketa-ekintzak eginez.