Skip to main content

  Atzera

Inventario de Emisiones de Gases de Efecto Invernadero del País Vasco 2020.

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020.

Historikoki eta termino absolutuetan, 1990ean Euskadiko isuriak CO2-ren 20,8 milioi tona baliokidekoak izan ziren, 2005ean 25,3 milioi tona baliokidekoak eta inbentario honetan 2020rako jasotako emaitzak CO2-ren 16,4 milioi tona baliokidekoak izan dira. Balio absolutu horiek konparatuta hauxe ondorioztatu dugu:
  • Isuriak % 35 gutxitu dira 2005ekoekin alderatuta.
  • Isuriak % 21 gutxitu dira 1990ekoekin alderatuta.
  • Isuriak % 12 gutxitu dira aurreko urtekoekin, 2019koekin, konparatuta.

2020ko isuriak SARS-CoV-2aren pandemiarengatik eta horren ondorioz ezarritako neurri guztiengatik oso baldintzatuta egon ziren. Aurten BPGd-a % 10 gutxitu da eta orokorrean sektore guztietako isuriak murriztu dira nekazaritza sektoreko hazkunde txikia salbuetsita, baina, horrek ia ez du eraginik izan emaitza orokorrean.