Skip to main content

  Atzera

Estrategia de Protección del Suelo de Euskadi 2030

Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako estrategia

Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako Estrategia gizartearentzat ingurune funtsezko eta ordezkaezin bat zaintzeko ezinbesteko premiatik sortu da, elementu isolatuen kudeaketa atomizatua alde batera uzten duen eredu baten bidez, paradigma berri batean sartzeko. Paradigma horren motorra, izan ere, kontzeptu berritzaileetan oinarritutako integrazioa izango da.

Dokumentu hau kudeaketarekin lotutako administrazioaren, interes-taldeen eta gizarte-eragileen maila desberdinekin batera landu da, ekainaren 25eko lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 4/2015 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren arau-euskarriarekin.