Skip to main content

  Atzera

Indicadores Economía Circular. Euskadi 2021

Euskadiko 2021eko ekonomia zirkularraren adierazleak

‘Euskadiko 2021eko ekonomia zirkularraren adierazleak’ argitalpena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak, Ihobek, argitaratu zuen, eta bertan, Europak euskal ekonomiaren zirkulartasuna neurtzeko ezinbestekotzat jotzen dituen 14 adierazle jasotzen dira. Hainbat arlo neurtzen dira: ekoizpena eta kontsumoa, bigarren mailako lehengaiak, lehiakortasuna edo berrikuntza, besteak beste.

Azkenaldian emaitza oso positiboak lortu dira, besteak beste ekonomia zirkularrak toki mailan sortzen dituen 17.000 lanpostu baino gehiago, Euskal Administrazio Publikoak ingurumen irizpideekin egindako 450 milioi euroko erosketa, edo udal hondakinen birziklatze mailak izandako igoera, azken urteetan 16 puntu gehitu baita.