Skip to main content

  Atzera

 Inventario de Emisiones de Gases de Efecto Invernadero del País Vasco 2019. Resumen Ejecutivo

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2019. Laburpen Exekutiboa

1990ean, Euskadik 20,8 milioi tona CO2 baliokide isuri zituen; 25,5 milioi tona 2005ean; eta 18,6 milioi tona 2019an. 2005. urtearekin alderatuta, isuriak % 27 murriztu dira; 1990. urtearekin alderatuta, berriz, % 11 murriztu dira. BEG isuriak, CO2 baliokidetan neurtuta, % 2 murriztu dira 2019an 2018. urtearekin alderatuta, eta, balio absolutuetan, 18,6 milioi tonatan kokatu dira. Azken urteko isuriak sektore ia guztietako isurien beherakada orokorrak baldintzatu ditu, nekazaritza-sektorean hazkunde txiki bat izan ezik. Lurraren erabileren sektorean, lurraren erabileren aldaketan eta basogintzan (LULUCF) 1,7 milioi tona finkaturen xurgapena egon da 2019an.

2005. urtearekin alderatuta3 , isuriak % 27 murriztu dira, eta 1990 urtearekin alderatuta % 11 murriztu dira. Beraz, baiezta daiteke BEG isuriak Euskadiko Klima 2050 Estrategian ezarritako helburuak lortzeko markatutako bidea baino beherago daudela.

Kontsultatu inbentario osoa eta txostenak lurralde historikoen arabera.