Skip to main content

  Atzera

Inventario de Emisiones de Gases de Efecto Invernadero del País Vasco 2018

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2018

Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen isuriak % 4 murriztu ziren 2018an, 2017koekin alderatuta, eta, balio absolutuetan, 18,9 milioi tona isuri ziren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako Berotegi-efektuko Gasen 2018ko Inbentarioaren arabera. Inbentarioaren 2018ko edizioa egiteko erabilitako metodologia kanpoko talde batek egiaztatu du, Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioak inbentarioak egiteko emandako jarraibideei jarraikiz.