Skip to main content

  Atzera

Euskadik bat egingo du Lurzoruaren Munduko Egunarekin, aurten tokiko entitateetan arreta jarri duena

Euskadi se suma al Día Mundial del Suelo, que este año pone el foco en las entidades locales
Bihar, abenduaren 5a, Lurzoruaren Munduko Eguna ospatuko da. FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) eta NBEk (Nazio Batuen Erakundea) bultzatutako egun horren helburua da lurzoruek hiri-bizitzan eta planetaren jasangarritasunean betetzen duten funtsezko zereginaz kontzientziatzea.

FAOk, aurten, ingurune jasangarri eta erresilienteen eraikuntzan hiri-lurzoruek betetzen duten zereginean jarri du arreta.

'Lurzoru osasuntsuak hiri osasuntsuetarako' lelopean, FAOk, aurten, ingurune jasangarri eta erresilienteen eraikuntzan hiri-lurzoruek betetzen duten zereginean jarri du arreta. Lurzoru osasungarriek hiriak hozten, uholdeak murrizten, ura kudeatzen, karbonoa biltegiratzen eta biodibertsitateari eusten laguntzen dute. Gainera, funtsezkoak dira nutrienteen ziklorako eta klima-aldaketarekiko erresilientziarako.

Euskadin, ikuspegi hori Lurzorua Babesteko 2030 Estrategian gauzatzen da —estrategia hori 2022an onartu zen, 69 jarduketetarako 137,5 milioi euroko aurrekontuarekin—.Horien artean monitorizazio-sare bat sortzea nabarmentzen da. Sare horren bidez, nekazaritza- eta baso-lurren osasuna ebaluatuko da, lurzoru kutsatuak lehengoratu eta lur antropizatuak berrerabiliko dira eta lurzoru naturalak zigilatzea saihestuko da.

Hirietan, lurzorua zigilatzeak uholdeen, muturreko beroaren eta kutsaduraren aurrean zaurgarriagoak izatea ekar dezake.

Euskadin, azalera osoaren % 6,95 bideratuko da lurzoruaren askotariko erabileretara (etxebizitza, industria edo azpiegitura eta zerbitzu publikoak), eta azalera horren % 1,3 potentzialki kutsatu gisa inbentariatuta dago (9.642 hektarea edo, bestela esanda, 13.504 futbol-zelai). Gainera, hirietan, zigilatzeak uholdeen, muturreko beroaren eta kutsaduraren aurrean zaurgarriagoak izatea ekar dezake.

Zer egin dezakete tokiko entitateek


Tokiko erakundeek abian jar ditzaketen neurrien artean, Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOKak) daude, korridore berdeen, Drainatze Jasangarriko Hiri Sistemen, espazioen birnaturalizazioaren edo paduren birsorkuntzaren bidez.

NOKak eta Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea tokiko entitateek lurzorua babesteko aktibatu dezaketen bi mekanismo dira.

Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeak (EKPB) ere zeregin garrantzitsua du. Tresna horren bidez, toki-erakundeek, besteak beste, lurzoru iragazkorrak eta materialak bultza ditzakete zoladuran modu naturalean infiltratzeko, baliabideen erabilera minimizatu, hondakinak kudeatzeko eta obra zibiletan kutsatutako lurzoruak berreskuratzeari lehentasuna emateko.

Lurzoruaren zaintzari eta erresilientziari buruzko Europako Zuzentaraua onartzea mugarria izan da Europan lurzoruaren baliabidea babesteko garaian. Europar Batasunak, lehen aldiz, lege-esparru erkidea ezarri du lurzoruaren osasuna bermatzeko, eta funtsezko beste elementu batzuek, hala nola urak eta aireak, duten garrantziaren pareko garrantzia eman dio lurzoruari.

2050erako lurzoruaren egoera ona lortzeko helburua finkatzen duen araudi hori hiru funtsezko ardatzetan egituratzen da: lurzoruaren babeserako lehen esparru juridiko espezifikoa sortzea; parametro fisiko, kimiko eta biologikoak ebaluatuko dituzten jarraipen-sistema harmonizatuak ezartzea; eta lurzoruaren zigilatzea eta okupazioa murriztea, lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren bidez eta eremu degradatuak lehengoratzearen bidez. Horrekin, Europar Batasunak zenbait hamarkadatako ahanztura alde batera utzi, eta lurzorua jarri nahi du ingurumen- eta klima-politiken erdigunean.