Skip to main content

  Atzera

IVAPek amiantoari eta udal-inbentarioei buruzko ikastaroa eskainiko du euskaraz ekainean

IVAP ofrecerá el curso sobre amianto e inventarios municipales en euskera en junio

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak (IVAPek) amiantoari eta udal-inbentarioei buruzko prestakuntza euskaraz eskainiko du ekainean. Ikastaro hau udal edo udalaz gaindiko langileentzat da, eta maiatzaren 29ra arte eman ahal izango da izena.


Helburu hauek izango ditu kurtsoak: ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 legearen arabera, amiantoaren udal-inbentarioak egitea; hura kentzeko administrazio-izapideak egiten jakitea, lan-planen izapidetzeari erreferentzia berezia eginez; eta udal-inbentarioak eraikin edo leku batean dauden amiantodun material guztiak lokalizatzeko erreferentziazko dokumentua direla ziurtatzea, eta beste jarduera batzuk egiteko aukera ematea, hala nola eraberritze-, birgaitze- edo eraiste-obra bat modu seguruan egiteko proiektua edo exekuzioa.

Horrela, prestakuntza amaitzean, bertaratzen direnak gai izango dira amiantoa duten materialen oinarrizko identifikazioa egiteko eta geoEuskadin argitaratutako amiantoaren udal-inbentarioan sartzeko, eta beren eskumen- edo erantzukizun-eremuan amianto-arriskua duten jarduerak identifikatzeko.

Ikastaroa ekainaren 5, 6 eta 13an izango da, 9: 00etatik 14:00etara, Zoom plataforma eta Bilboko bertaratzea uztartuz.