Skip to main content

  Atzera

“Erosketa eta kontratazio berdeak seinale argia bidaltzen du merkatura, produktuen eta zerbitzuen ingurumen-jarduna hobetzeko”

“La compra y la contratación verde envían una señal clara al mercado para mejorar el desempeño ambiental de productos y servicios”
Equipamiento y Servicios Municipales hedabide espezializatuak Nagore Peñalva elkarrizketatu du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zirkularreko zuzendaria eta Erosketa Berdearen programaren koordinatzailea. "Ekonomia zirkularra tokiko politika publikoak eraldatzeko palanka estrategiko gisa" izan da hizpide, ez kontzeptu eskuraezin bat bezala.

"Tresna gutxik dute gaur egun erosketa eta kontratazio publikoak bezainbesteko ahalmen eraldatzailea".

Hedabide espezializatutik adierazi dutenez, "Europako araudiaren presioak, larrialdi klimatikoak eta baliabideak optimizatzeko beharrak markatutako testuinguru batean, udalek zeregin erabakigarria dute produkzio- eta kontsumo-eredu iraunkorragoetarako trantsizioan. Eta tresna gutxik dute gaur egun erosketa eta kontratazio publikoak bezainbesteko ahalmen eraldatzailea".

Erronka teknikoak, operatiboak eta inpaktua neurtzeko erronkak gorabehera, bereziki udalerri txikietan, garrantzitsua da kontratazio-prozesuetan ekonomia zirkularreko irizpideak sistematikoki txertatzea. Erronka horiei aurre egiteko, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030 Programak jasotzen du beharrezkoa dela kontratazio-prozesuan parte hartzen duten Administrazio Publikoko eragileei beharrezko prestakuntza eta hori inplementatzeko tresnak ematea.

Estrategia horren buru Nagore Peñalva da. Hedabideak elkarrizketa egiten dio, udalek ekonomia zirkularrago baterako trantsizioaren eragile gisa duten eginkizunari buruz, lortutako aurrerapenei buruz eta datozen urteetan udal-agendak markatuko dituen erronka eta lehentasun nagusiei buruz.

Elkarrizketan, Peñalvak honako alderdi hauek azpimarratu ditu, besteak beste: "Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa estatu mailako erreferenteetako bat bihurtu da, ikuspegi praktiko bati, maila anitzeko gobernantzari eta tokiko erakundeei laguntza tekniko handia emateari esker".

"Zalantzarik gabe, udalak funtsezko eragileak dira ekonomia zirkularrerako trantsizioan, bai herritarrengandik eta tokiko enpresa-saretik gertu daudelako, bai dituzten eskumenengatik".

Izan ere, Peñalvaren arabera, "zalantzarik gabe, udalak funtsezko eragileak dira ekonomia zirkularrerako trantsizioan, bai herritarrengandik eta tokiko enpresa-saretik gertu daudelako, bai dituzten eskumenengatik". Tokiko errealitate bakoitzaren barruan, "analisi baten bidez jarduteko gaitasun handiena non duen identifikatzea" udal bakoitzaren esku geratzen dela dio.

Peñalvak, era berean, autonomia-erkidego mailan bilatu den laguntza azpimarratu du: "Euskadiko Erosketa Berdearen Programaren arrakastaren gakoetako bat da ez dela asmoen adierazpen batean geratu, baizik eta metodologia argi eta eraginkor bat eraiki duela, aplikazioa errazteko", gida honetan jasotzen den bezala.

"Udalsarea 2030ek aukera ematen digu udal taldeekin etengabeko harremana izateko eta Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programari lotutako garapen berrietan parte hartzeko".

Elkarrizketan Peñalvak jorratu dituen alderdi ugariren artean, Udalsarea 2030en lana azpimarratu da. Horren bidez, erosketa eta kontratazio publiko berdea lantzen dira udalerriekin: "Sare honek aukera ematen digu udal taldeekin etengabeko harremana izateko eta Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programari lotutako garapen berrietan parte hartzeko".