Skip to main content

  Atzera

Udalsarea 2030ek bere lana partekatu du elkarte eta enpresekin Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan

Udalsarea 2030 comparte su labor con asociaciones y empresas en el marco de la Semana Europea de la Gestión Avanzada de Euskalit
Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sareak bere egitekoa eta dituen tresnak azaldu zituen elkarte eta enpresen aurrean, ‘Udalerriak, elkarteak eta enpresak: 3 ikuspegi eta helburu bera, planeta zaintzea’ jardunaldian, A&B Laboratorios de Biotecnología enpresak antolatuta Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan.

Udalerri, elkarte eta garbiketa-sektoreko enpresen arteko topagunea izan zen jardunaldia.

Tailer hori Euskaliten esparruan egin zen, eta udalerri, elkarte eta garbiketa-sektoreko enpresen arteko topagunea izan zen, eremu bakoitzean jasangarritasunaren benetako erronkak partekatzeko eta irtenbide bateratuetarantz aurrera egiteko. Udalsarea 2030 sarearekin batera parte hartu zuten B Corp enpresa-komunitateak; Gasteizko eta Granollerseko udalek; Euskadiko Cleceren filialak, Zaintzen; eta A&B Laboratorios de Biotecnología enpresak.

Aurkezpenak Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) ikuspuntu zabalean kokatu ziren. Abiapuntu horretatik, guztiek beren aplikazio praktikoa hainbat ikuspegi eta eskalatatik helarazi zuten, eta horien sustapenaren garrantzia azpimarratu zuten, bai eragile publikoen eta pribatuen arteko erakundeen arteko lankidetzaren bidez, bai proiektu zehatzak gauzatuz.

Aurkezpenean, Agate Goyarrolak, Udalsarea 2030 sarearen ordezkari gisa, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea helarazi zien bertaratutakoei. Maila anitzeko koordinazio-foroaren izaeran jarri zuen arreta, bai eta 2030 Tokiko Agendaren araberako udal-plangintzako eta -kudeaketako prozesuetan sareak duen eginkizun dinamizatzailean eta tokiko gobernantza-ereduan ere, betiere politiken aldizkako ebaluazioan, udal-zeharkakotasunean, herritarren parte-hartzean eta kontuak ematean oinarrituta.