Skip to main content

  Atzera

Agenda 2030 Lantaldearen 5. saioan 16. eta 17. GJHak aztertu dira

La 5ª sesión del Grupo de Trabajo Agenda 2030 analiza los ODS 16 y 17

2030 Agendaren 17+1 GJHekin lotutako xedeak eta adierazleak aztertzeko aurreikusitako azken lan-saioa izan da. Ekainean egingo da emaitzak aurkezteko azken bilera.

16. GJHri dagokionez, tokiko administrazioek indarkeriaren murrizketan eragiteko dituzten eskumenei eta mekanismoei buruz eztabaidatu da, baita gardentasunarekin, kontuak ematearekin eta parte-hartzearekin erlazionatutako helburuei buruz ere.

17. GJHri dagokionez, tokiko ekintza, garapen jasangarria bultzatzean zentratzen da batez ere, aliantzen eta lankidetzaren bidez.
Bilkura ixteko, parte hartu duten hamabost udalerriek aurkezpen laburra egin dute, 2030 Agenda zelan lantzen ari diren azaltzeko, eta fase desberdinetan daudela nabarmendu dute. Kasu batzuetan, diseinuaren aurreko faseak jorratzen dira, eta aurreratuenek, berriz, dagoeneko onartua dute 2030 Agendaren Tokiko Plana.

5. saio horren ondoren, ekainean, politikariei eta teknikariei zuzendutako jardunaldi berri bat egingo da, eta Agenda 2030 lantaldearen emaitza nagusiak aurkeztuko dira.

Azken saio hori Udalsarea 2030eko udalerriei irekita egongo da, Agenda 2030 prozesuari ekiteko lan-taldearen gakoak eta ikaskuntzak bertatik bertara ezagutu nahi baitituzte.

Leioako Udalaren HERRIGUNE LeioLab

Leioako Udalak, Eider Sarria Gutierrez Udaleko kontu-hartzailearen bitartez, “HERRIGUNE LeioLab: Berrikuntza Laborategietatik Administrazioaren bihotzera ZUZENEAN” proiektua aurkeztu du. Herrigune udal-laborategi herritarra da, eta ikaskuntza-prozesu kolektiboak bultzatzen ditu. Ahalduntzeko, gaitzeko eta parte hartzeko baliabide komunitarioa ere bada, bai eta herritarrak erakundeekin lotzen dituen berrikuntza publikorako tresna ere.


Duela 20 urte baino gehiago abian jarri zen proiektua lau fasetan gauzatu da:

- 2001-2004, udalerriko ume eta gazteekin lan eginez hasi zen Herrigune historikoa.
- 2005-2011: Haurren Hiria proiektuaren araberako umeen parametroa ezarri zen.
- 2012-2018: Herrigune ezagutza transmititzeko sare bihurtu zen, eta ezagutza-sare handia sortu zen.
- 2018-2022: udalerrian parte-hartzea antolatzeko moduari buruzko hausnarketa egin da, eta egungo lan-ildoak ezarri dira:
o Hazi Leioa
o Ekin Leioa
o Garatu Leioa

Unesco Etxearen lana GJHen hedapenean

Arantza Atxa, UNESCO Etxea Euskadi zentroko zuzendariak, 2030 Agenda lantzeko erakundeak udalerrien eskura jartzen dituen tresna eta baliabideetako batzuk aurkeztu ditu. UNESCO Etxeak baliabide ugari sortu dituen arren, oraingoan saioan landutako 16. eta 17. GJHekin erlazio handiena dutenak aurkeztu dira:


- “Inor atzean ez uztea-giza eskubideak”, 10., 16. eta 17. GJHekin erlazionatuta.
- “GJHak lokalizatuz”, Bilboko Udalarekin batera gauzatutako proiektua, bertan Udalean Agenda 2030 toki mailan lantzeko metodologia ezarri da.
- “4.7 Faktoria”, Kalitateko Hezkuntzarekin, 4. GJHko 4.7 xedearekin, erlazionatutakoa. Proiektu horren barruan, datozen hilabeteetan Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Plataforma Iberoamerikarra sortuko da. Bertan, 2030 Agendari eta bertan lantzen diren arloei buruzko baliabideak (prestakuntza-baliabideak, komunikabideak) bildu eta antolatuko dira.
- “Eskura”, bertan giza eskubideetan nola hezi eta hainbat baliabide eta material nola sortu diren aztertu da Donostiako Udalarekin batera.

Gainera, eta ipar-hego herrialdeen arteko lankidetza sustatzeko baliabide gisa, Europar Batasunak bultzatutako “Aurrera2” programak ematen duen aukera adierazten da.

Egindako bileretarako esteka

Agenda 2030 Gidarako esteka