Skip to main content

  Atzera

Uztailaren 29ra arte dago zabalik tokiko garapen jasangarrirako diru-laguntzak eskatzeko epea

Abierto hasta el 29 de julio el plazo de solicitud de subvenciones para el desarrollo sostenible local

Ekainaren 29an argitaratu da EHAAn garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren AGINDUA.



Dirulaguntzak 7 laguntza-ildotan egituratzen dira, lurzoru kutsatuetan jarduerak gauzatzeko, klima-aldaketara egokitzeko, natura-ondarea babesteko, ekonomia zirkularra sustatzeko, jasangarritasunerako hezkuntza sustatzeko, Asteklima 2022ren barruan klima-aldaketari buruzko jarduerak sustatzeko edo tokiko ekoberrikuntzarako. Azken hori, ingurumen-inpaktuak murriztea dakarten berrikuntza-proiektu pilotuak garatzeko diru-laguntzen linea berria da.


Laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino eremu txikiagoko lurralde-mailako beste edozein toki-erakunderi, koadrilei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta tokiko fundazio publikoei daude zuzenduta.



Laguntzen deialdiak, betebehar berri gisa ezartzen du, besteak beste, Sektore Publikoko Kontratuen Legea betetzen dela berariaz justifikatzea eta inprimatzeko sortutako dokumentaziorako ingurumen-arloko beste arau batzuk aplikatzea.


Datu interesgarriak


Eskabideak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 29an amaituko da. 
Informazio osoa (eskabide-inprimakiak barne) eskuragarri dago jada webgune honetan
Informazio gehiago nahi izanez gero:

Ondare naturalaren lineako proiektuetarako, deitu telefono-zenbaki honetara: 635 71 38 93

Gainerako lineetako proiektuei buruzko kontsultak egiteko, deitu telefono-zenbaki honetara: 747 41 63 27