Skip to main content

  Atzera

Aurten amaituko den Udalsarea 2030en Plan Estrategikoa aurrera doa, klima eta energia ardatz dituen etorkizunari begira

Udalsarea 2030 avanza en su Plan Estratégico, que concluye este año, y mira hacia un futuro con el clima y la energía como ejes

Udalsarea 2030ek 2022-2026ko Plan Estrategikoan ezarritako helburuen eta ildoen lorpena berraztertu du, planak hartzen duen epea amaitu eta urtebetera. Beste urte batez, sareak eta haren kideek egindako lanen aurrerapenaren berri eman du, eta klima eta energia etorkizuneko lehentasun nagusitzat hartu ditu.

Dokumentu hori azken urteetan gauzatu da: sarea ingurumeneko GJHetan oinarritu da, eta arreta berezia jarri du kliman, energian eta hondakinetan. Horrela garatu da Planak aurreikusten zuen lehen helburua: Tokiko 2030 Agenda zabaltzea, 3, 7, 11, 12, 13 eta 15 GJHei ekarpena eginez.

Udalsarea 2030ek dagoeneko udalaz gaindiko 11 erakunde, eskualdeko 23 erakunde eta 226 udal ditu atxikita (Euskadin daudenen % 90).

Ildo horretan, Udalsarea 2030ek dagoeneko udalaz gaindiko 11 erakunde, eskualdeko 23 erakunde eta 226 udal ditu atxikita (Euskadin daudenen % 90), tokiko ekintzaren bidez GJHen arabera lan egiten dutenak. Batez beste, asebetetze-mailari dagokionez 10etik 8ko balorazioa eman diote sareari. Gainera, Planaren ebaluazioaren arabera, sarea indartu egin da planak, politikak eta erregulazioak elkarrekin alderatzeko plataforma gisa.

Bigarren helburua ere, “Tokiko ekintza iraunkorra sustatzea”, erronka gehien eragiten dituena da, eta neurri batean bete da. Alde horretatik, klima eta energia gaietan tokiko ekintza sustatzean, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea bultzatzean eta berrikuntzan jarri da ardatza.

Klima eta Energia planen (KEP) helburua lortu da: 2022an 60 baziren ere, 2022an 129 daude onartuta edo onartzeko bidean. 5.000 biztanletik gorako udalerriei dagokienez, helburua ia lortu da (73tik 57k KEP dute edo onartzeko bidean daude).

Zehazki, Klima eta Energia planen (KEP) helburua lortu da: 2022an 60 baziren ere, 2022an 129 daude onartuta edo onartzeko bidean. 5.000 biztanletik gorako udalerriei dagokienez, helburua ia lortu da (73tik 57k KEP dute edo onartzeko bidean daude). Helburu hori bat dator 1/2024 Legearekin, 2026rako 5.000 biztanletik gorako udalerri guztiek izan behar dutela ezartzen baitu.

Hala ere, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen programaren aldeko atxikimenduak dira erronka: tokiko erakundeek irizpide horiek aplikatzen badituzte ere, ez dira lortu 2026rako zehazten ziren 60 atxikimenduak. Tokiko 10 erakunde baino ez daude Programari atxikita, eta hori ezinbestekoa da Programak eskaintzen dituen zerbitzuak lortzeko. Esparru horretan garatutako proiektu berritzaileei dagokienez, 2025erako 2026rako ezarritako 45 proiektuetatik 27 baino ez dira garatu.

Hirugarren helburua aliantzak indartzea eta tokiko ekintza iraunkorra nabarmentzea da: aldi horretan, 30 erakunde laguntzailerekin egin dira aliantza estrategikoak, hala nola ICLEI, REDS, Europako Batzordeko Covenant of Mayors Bulegoa eta Euskalit. 

Hirugarren helburua aliantzak indartzea eta tokiko ekintza iraunkorra nabarmentzea da: aldi horretan, 30 erakunde laguntzailerekin egin dira aliantza estrategikoak, hala nola ICLEI, REDS, Europako Batzordeko Covenant of Mayors Bulegoa eta Euskalit. Halaber, tokiko 115 ekintza argitaratu dira webgunean, "Udalerrien lorpenak eta Udalsarea 2030ek emandako balioa aitortuko duten sarearen hedapen-ekintzak indartzea" ekintzaren barruan.

Aurten, Plan Estrategiko honek zehaztutako aroa itxiko da, eta sarearen etorkizuna bi lehentasun nagusi hauekin lerrokatuko da: batetik, ekintza klimatikoa, emisioak murriztea, neutraltasun klimatikoa, erresilientzia eta Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Ituna oinarri hartuta; eta, bestetik, hondakinak, murrizketa eta bilketa bereizia ardatz hartuta. Hala, tokiko klima-ekintzarekin zeharka lotutako zenbait GJHri (3, 7, 11, 12, 13 eta 15) ekarpenak egitea bultzatuko da.