Circular City Centre – C3k doako aholkularitza-programen deialdi berri bat ireki du udalerrietan trantsizio zirkularra bultzatzeko
Circular City Centre – C3 ‘Circular Cities and Regions Initiative (CCRI)’ ekimenaren esparruan Europako Inbertsio Bankuak sustatutako eta Europako Batzordeak kofinantzatutako gaitasun eta baliabideen zentro bat da. Bere helburua udalerriei ekonomia zirkularreko estrategiak eta proiektuak diseinatzen, garatzen eta ezartzen laguntzea da.
C3k udalerriei trantsizio zirkularraren prozesuaren fase desberdinetan laguntza eskaintzen die.
Hala, Circular City Advisory (CCA) eta Circular Project Advisory (CPA), programen bidez, C3k udalerriei trantsizio zirkularraren prozesuaren fase desberdinetan laguntza eskaintzen die: interesetik eta anbiziotik estrategia baten definiziora (CCA 1), garapen estrategikotik lehentasunezko proiektuen zorroa identifikatzera (CCA 2), eta proiektu-zorrotik ezarpen eta finantzaketarako prestaketara (CCA 3 edo CPA).Aholkularitza-zerbitzu hauek nazioarteko adituek gidatutako tailerren bidez doan eskaintzen zaizkie udalerriei eta sustatzaile publikoei, udalerri bakoitzaren lehentasunak zehazten eta inpaktu handiko proiektuak egituratzen laguntzeko. Horretarako, hainbat erakunde adituren laguntza dute, hala nola Circle Economy, Arup, ICLEI eta ECORYS.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 6ra arte egongo da zabalik. Halaber, bi informazio-saio online programatu dira: urtarrilaren 28an eta otsailaren 25ean.
Interesa duten hiriek interes-adierazpenaren inprimakiaren bitartez CCA edo CPA programetarako hautagaitza aurkeztu eta programaren harremanetarako helbideetara bidali dezakete (C3@eib.org eta cca-info@circle-economy.com). Eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 6ra arte egongo da zabalik. Halaber, zalantzak argitzeko helburuarekin, bi informazio-saio online programatu dira: urtarrilaren 28an eta otsailaren 25ean, 11:00etatik 12:00etara.
Deialdi honen bidez, udalerriek beraien gaitasun teknikoak indartzeko, lehentasunezko proiektuak identifikatzeko eta ekonomia zirkularreko ekimenen ezarpenean aurrera egiteko aukera izango dute.