Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako dirulaguntzen agindua aurkeztu da
Joan den urriaren 30ean, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako dirulaguntzen agindua aurkezteko jardunaldi teknikoa egin zen. Aurten, agindu horrek aurrekontu handiagoa du: guztira, lau milioi euro.
Aurreko deialdiak izandako harrera ona eta dagoeneko emaitza ikusgarriak ematen ari diren proiektuak kontuan hartuta, jardunaldiaren helburua agindu berria ulertzen laguntzea eta toki-erakundeek eskaerak behar bezala prestatzea izan zen. Hala, aginduaren eduki eguneratua aurkeztu zen, berritasun nagusiak nabarmenduta.
Lehenengo ildoa klima-aldaketari buruzkoa da, eta 2.500.000 euroko zuzkidura du. Egokitzapenerako eta arintzerako jarduerak diruz laguntzen ditu, hala nola bero-boladekin, lehorteekin eta uholdeekin lotutako arriskuei aurrea hartzea; naturan oinarritutako konponbideak garatzea, espazioak lehengoratuz, lurzoruaren iragazkortasuna hobetuz edo klima-aterpeak sortuz; eta karbono-hustuleku naturalak sortzea eta hobetzea, basoak, lurzoruak, hezeguneak eta beste ekosistema batzuk lehengoratuz.
Bigarren ildoa, 1.400.000 euroko zuzkidurarekin, ondare naturalean oinarritzen da, eta biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzeko, lehengoratzeko eta hobetzeko proiektuetara bideratuta dago. Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude habitat naturalak lehengoratzea, mehatxatutako basa-espezieak babestea, habitaten lehengoratzearekin lotutako espezie exotiko inbaditzaileak desagerraraztea, konektibitate ekologikoa eta azpiegitura berdea hobetzea, eremu degradatuak lehengoratzea eta interes geologikoko lekuak kontserbatzea.
Aurreko deialdiak izandako harrera ona eta dagoeneko emaitza ikusgarriak ematen ari diren proiektuak kontuan hartuta, jardunaldiaren helburua agindu berria ulertzen laguntzea eta toki-erakundeek eskaerak behar bezala prestatzea izan zen. Hala, aginduaren eduki eguneratua aurkeztu zen, berritasun nagusiak nabarmenduta.
Aurtengo Aginduan diruz lagundu daitezkeen jarduera-ildoetan aldaketak izan dira.
Berritasun horien artean dago diruz lagundu daitezkeen jarduera-ildoen aldaketa: zazpi izatetik hiru izatera igaro dira. Azken hilabeteetan egindako berrikuspen juridikoaren ondoriozko doikuntzak dira. Hala, zenbait ildo kendu egin dira, toki-erakundeen berezko eskumenei lotuta daudela iritzita, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean (ETEL) ezarritako irizpideen arabera.Lehenengo ildoa klima-aldaketari buruzkoa da, eta 2.500.000 euroko zuzkidura du. Egokitzapenerako eta arintzerako jarduerak diruz laguntzen ditu, hala nola bero-boladekin, lehorteekin eta uholdeekin lotutako arriskuei aurrea hartzea; naturan oinarritutako konponbideak garatzea, espazioak lehengoratuz, lurzoruaren iragazkortasuna hobetuz edo klima-aterpeak sortuz; eta karbono-hustuleku naturalak sortzea eta hobetzea, basoak, lurzoruak, hezeguneak eta beste ekosistema batzuk lehengoratuz.
Bigarren ildoa, 1.400.000 euroko zuzkidurarekin, ondare naturalean oinarritzen da, eta biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzeko, lehengoratzeko eta hobetzeko proiektuetara bideratuta dago. Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude habitat naturalak lehengoratzea, mehatxatutako basa-espezieak babestea, habitaten lehengoratzearekin lotutako espezie exotiko inbaditzaileak desagerraraztea, konektibitate ekologikoa eta azpiegitura berdea hobetzea, eremu degradatuak lehengoratzea eta interes geologikoko lekuak kontserbatzea.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik.
Azkenik, ASTEKLIMAren ildoa mantendu egin da, 100.000 euroko zuzkidurarekin. Klima eta Energiaren Astearen esparruan, herritarrak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko eta trantsizio energetikoaren alde egiteko sentsibilizazio- eta herritarren erantzunkidetasun-jarduerak antolatzea laguntzen du diruz. Besteak beste, hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, erakusketak, ipuin-kontalariak, zinema-emanaldiak, antzerki-emanaldiak, lehiaketak, bisitak, irteerak eta martxak biltzen dira herritarrei zuzendutako jardueren artean.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik.