Udalsarea 2030eko Batzorde Teknikoaren 66. bileran Plan Estrategikoa eta tokiko ekintzak aztertu ziren Gasteizen
Udalsarea 2030eko Plan Estrategikoa eta Tokiko Ekintzen Koordinazioa
Batzorde Teknikoaren Gasteizeko saioan, besteak beste, Udalsarea 2030aren 2026rako Plan Estrategikoaren aurkezpena egin zen, non 3 helburu estrategiko nabarmentzen diren: Tokiko Agenda 2030 sustatzeko eta Udalsarea 2030 Euskal Agenda 2030ean kokatzea; tokiko ekintza jasangarriak sustatzea; eta tokiko ekintza jasangarriaren aliantzak indartzea eta horiei ikusgarritasuna ematea. Agate Goyarrolak zuzendutako aurkezpen horretan ere, ekintza-lerroak eta tokiko erakundeen tresnak eta jarduera-protokoloak azaldu ziren.
Azken hilabetetan egindako ekintzen laburpena
Udalsarea 2030en azken hilabeteetan landutako gaiek argi erakusten dute jasangarritasuna eta klima-ekintza direla euskal udalerrien agenda publikoaren ardatz nagusiak, eta aurrera begira, helburu horiek lortzeko koordinazioa eta lankidetza behar dutela. Hori azpimarratu zuten Euso Jaurlaritzako, EAEko 3 aldundietako eta hainbat Sozietate Publikoetako (EVE, URA, HAZI) ordezkariek azaroaren 15ean egin zen Udalaz Gaindiko erakundeen Batzordearen 4. bileran. Sareko kide izatearen konpromisoa ere berretsi zuten.
Egindako lanen errepaso horretan ere Tokiko hainbat ekintzen inguruan hitz egin zen: Emisio Gutxiko Eremuak (EGE) lan-taldearen jarduera; Udaletan amiantoaren erroldak egiteko gida metodologikoa; Hondakinen Udal tasan ezarpenerako gida metodologikoa; Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea; Klima eta Energia; eskola-Ingurune osasungarriak eta jasangarriak bilakatzeko eskuliburua; Politiken ebaluazioa eta jarraipena egiteko programa; eskualdeko topaketak; eta beste hainbat gai asteklima, klima azoka eta Lets Clean Up Euskadi modukoak.
Atsedenaldiaren ondoren, Udalsarea 2030eko kideek datozen urteei begira dituzten lehentasunak eta sakondu nahi dituzten arloak identifikatzeko dinamika burutu zen. Parte-hartzaileak bost taldetan banatu ziren, bakoitzak bere interesaren arabera.
Klima eta Energia arloko lantaldea izan zen parte-hartzaile gehien izan zituena, nabarmen interes gehien piztu zuena, Lurzoruak eta Erosketa eta Kontratazio Berdeak lantaldeen gainetik.
Lehentasun horiek sarearen lan-estrategia gidatuko dute 2025-2026 aldian, udalerrietan eta eskualdeetan ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna bultzatzeko.
Circular Cities Ekimena eta Aalborg Conditions 2024
Amaitzeko Aitor Zuluetak, Gasteizko Ingurugiro Gaietako Ikastegiako zuzendariak, Gasteizek landu duen Ekonomia Zirkularreko Plana aurkeztu zuen. Plan horren garapena eta emaitzak laburbiltzen dituen bideo bat erakutsi ondoren, planak beste eragile eta departamenduekin helburuak partekatzearen garrantzia azpimarratu zuen.
Gasteizko Udala Circular Cities ekimenera atxiki dela nabarmendu zuen, hondakinen kudeaketa linealetik zirkularrera igarotzeko.
Gainera, ekimenaren barruan landutako txosten bateratuak 54 udalerriren informazioa bildu duela jakinarazi zuen, eta euskal udalerriak eta erakundeak Europa mailako kongresuetan parte hartzera animatu zituen, Euskadik duen ospea baliatuz.
Aalborg Conditions 2024ri dagokionez, Zuluetak azaldu zuen manifestua azken mendean Europan gertatutako mugarrien emaitza dela, baina gaur egungo egoera (adibidez, aurrerapen teknologikoak) kontuan hartuta eguneratu dela. Hiru baldintza nagusi nabarmendu zituen manifestuaren helburuak lortzeko: Gobernantza maila anitzekoa izatea, Finantzaketa egonkor eta integratua bermatzea, eta Trantsizio koherente eta kohesiboa.