Skip to main content

  Atzera

Hamar bat euskal udalerrik Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dute

Una decena de municipios vascos se suman a la Semana Europea de la Movilidad
Irailaren 16tik 22ra, Euskadiko hainbat udalerrik Europako Mugikortasun Astearekin (EMA) bat egin dute, joan-etorrietarako modu jasangarriagoak sustatzeko eta ibilgailu pribatua erabiltzeko alternatibak nabarmentzeko hainbat jardueraren bidez. Aurtengo leloaren arabera, 'Pertsona guztientzako mobilitatea', kanpainak mugikortasun irisgarriagoa, inklusiboagoa eta herritarren beharretara egokituagoa sustatzen du.

Euskal udalerrien parte-hartzeak askotariko egitaraua dakar: besteak beste, bizikleta-martxak eta -jarduerak, tailerrak, familientzako eta gazteentzako proposamenak, sentsibilizazio-ekintzak, hezkuntza-jarduerak eta espazio publikoa berreskuratzeko neurriak. Ekimenek erakusten dute udalerriek mugikortasun jasangarriari hainbat ikuspegitatik heldu diezaioketela, lurralde bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara egokituz.

Euskal udalerrien parte-hartzeak askotariko egitaraua dakar: besteak beste, bizikleta-martxak eta -jarduerak, tailerrak, familientzako eta gazteentzako proposamenak, sentsibilizazio-ekintzak, hezkuntza-jarduerak eta espazio publikoa berreskuratzeko neurriak. 

Bilbon, egitarauak mugikortasun jasangarriarekin lotutako kirol-, familia- eta dibulgazio-jarduerak jasotzen ditu, irisgarritasunari eta hirian mugitzeko modu ezberdinei arreta berezia eskainiz. Donostiak, berriz, egitarau zabala prestatu du oinezkoen eta txirrindularien mugikortasunarekin lotutako proposamenekin, auzoetako jarduerekin, belaunaldi arteko ekimenekin eta garraio publikoarekin lotutako ekintzekin.

Bestalde, Gasteizek mugikortasun aktiboaren aldeko apustua egin du, bizikleta-ginkanekin, familia-bizikleta martxarekin eta Herri Pedalkada Handiarekin, bai eta ikastetxeei zuzendutako jarduerekin eta Autorik Gabeko Egunaren ospakizunarekin ere.

Europako Mugikortasun Astea Europako Batzordeak sustatzen du 2000. urtetik, eta irailean egiten da urtero Europa osoko udalerrietan, ibilgailu pribatua erabiltzeko alternatiba jasangarriak sustatzeko eta mugikortasunaren arloko jardunbide egokiak eta neurri iraunkorrak bultzatzeko.

Irunen, Asteak dozena bat proposamen biltzen ditu, besteak beste, bizikleta-martxa, tailerrak, bizikletak konpontzeko eta prest jartzeko jarduerak, sentsibilizazio-ekimenak eta trafikoari zuzendutako espazioak aldi baterako berreskuratzeko ekintzak. Basaurik ere bizikleta jarri du bere egitarauaren erdigunean, mugikortasun jasangarriari buruzko mahai-inguruarekin eta herritarren parte-hartzea sustatzeko beste jarduera batzuekin batera.

Egitaraua tamaina txikiagoko udalerrietara ere iritsi da. Mungiak familientzako jarduerak, bizikleta-martxa, orientazio-proba eta mugikortasun aktiboko proposamenak antolatu ditu; Getxok, berriz, hainbat jarduera doan prestatu ditu mugikortasun jasangarria eta irisgarria sustatzeko.

Oñatin, Europako Mugikortasun Asteak mugikortasunaren, naturaren eta inklusioaren arteko harremana jarri du fokuan, eta elementu horiek astean zehar programatutako jardueretan txertatu ditu. Ortuellak, bere aldetik, asteburuan eskainiko dizkie hainbat jarduera bere biztanleei.

Halaber, Arrasatek ere bat egin du Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin. Egitarauan bigarren eskuko bizikleten azoka eta bizikletak apaintzeko eta konpontzeko tailer ibiltaria jasotzen dira. Zarautzen, Udalak sei jarduera antolatu ditu irailaren 16tik 22ra, mugikortasun jasangarria herritarrengana hurbiltzeko.

Pertsona guztientzako mugikortasuna


Proposamenen aniztasunak Europako Mugikortasun Astearen izaera zeharkakoa eta mugikortasun-ereduen eraldaketan tokiko erakundeek duten eginkizuna erakusten du. Oinez ibiltzea, bizikleta erabiltzea, joan-etorriak partekatzea edo garraio publikoa erabiltzea dira udalerriek egun hauetan sustatzen dituzten alternatibetako batzuk, irisgarritasuna eta espazio publikoan bizikidetza hobetzeko ekintzekin batera.

Kanpainak, halaber, neurri iraunkorrak ikusarazteko eta herritarrak mugikortasun jasangarriago batek ingurumenarentzat, gizartearentzat eta osasunarentzat dituen onurez sentsibilizatzeko aukera eskaintzen du. Irailaren 22ak, Autorik Gabeko Egunak, amaiera emango dio aste honi, eta parte hartzen duten udalerriek pertsona guztien beharrak kontuan hartzen dituen mugikortasun-ereduaren aldeko aldarria egingo dute.

Europako Mugikortasun Astea Europako Batzordeak sustatzen du 2000. urtetik, eta irailean egiten da urtero Europa osoko udalerrietan, ibilgailu pribatua erabiltzeko alternatiba jasangarriak sustatzeko eta mugikortasunaren arloko jardunbide egokiak eta neurri iraunkorrak bultzatzeko.