Udalsarea 2030ek Aalborgeko Konferentzian parte hartuko du, saio honetan: “etorkizun onargarriak azaleratuz: naturarako positiboa den ekonomiaren bidean”
Saio horretan, Agate Goyarrolak, Ihoberen teknikari eta Udalsarea 2023en Idazkaritza Teknikoaren ordezkaria den aldetik, Ekonomiarako Positiboa den Naturaren (EPN) kontzeptuaren potentzial sozioekonomikoari, erronkei eta aukerei buruzko eztabaida bat gidatuko du, beste ordezkari batzuekin batera; aztergai egongo da nola lortu daitezkeen, kontzeptu horren bidez, hiri- eta eskualde-eraldaketa jasangarri, bidezko eta berritzaileak. Saio honetako parte-hartzaileak Malmo (Suedia), Matosinhos (Portugal),Dortmund (Alemania), Wroclaw (Polonia) eta Belgradeko (Serbia) udaletako ordezkariak izango dira, Aarhusko unibertsitateko ordezkariekin batera, zeren horiexek gidatzen baitute saio honetako funtseko kontzeptuaren inguruko ezagutza.
Udalsarea 2030 eta Ihobek ibilbide luzea egin dute ekonomian inpaktu positiboa duten garapen jasangarriko estrategien arloko ezagutzaren sorreran eta ekintzaren sustapenean, eta hori agerian geratuko da eta balioztatu egingo da tailer horretan.
Udalsarea 2030ek Hiri eta Herri Jasangarriei buruzko Europako Konferentziaren edizioetan parte hartu du, Euskadiko ordezkaritzaren partaide gisa. 2004an, bere egin zituen Aalborgeko Konpromisoak, eta horiek Sareko kide diren udalerrien artean sustatzeko konpromisoa hartu zuen. Aalborgeko 10 Konpromisoen aldeko atxikimendu horrek ahalbidetu zuen jasangarritasunaren aldeko tokiko erronkak Europa mailan zehaztea eta lerrokatzea. 2016an, Euskadik Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia hartu zuen, Aalborgeko Gutunean (1994) eta Aalborgeko Konpromisoetan (2004) jasotako helburuei jarraikortasuna emanez, Euskal Adierazpena sinatzearen bidez. Bere helburua izan da hiri eta herriak ekintza eraldatzaileak garatu eta sortzera bultzatzea, ingurune produktibo, jasangarri eta erresilienteak sortzeko xedez.
Beraz, Udalsarea 2030ek Aalborg 2024 konferentzian parte hartzea beste urrats bat da Udalsarea 2030en eta ICLEIren arteko lankidetzaren ibilbide luzean, eta horrek frogatzen du gure herri eta eskualdeen jasangarritasunaren bidean aurrera egiteko hartuta duten konpromisoa.
Informazio gehiago: Workshops_23-09-2024.pdf (sustainablecities.eu)