Skip to main content

  Atzera

Gipuzkoako Foru Aldundiak jasangarritasuna ardatz duten bi laguntza emango dizkie udalei eta ikastetxeei

La Diputación Foral de Gipuzkoa lanza dos ayudas centradas en la sostenibilidad dirigidas a ayuntamientos y centros educativos
Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak beste bi diru-laguntza argitaratu ditu, udaletan 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak eta ikastetxeetan iraunkortasuna bultzatzeko ekimenak garatzearekin lotuta.

Udalentzako laguntzen helburua ingurumen gaietan hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea da.

Lehena Gipuzkoako udalei zuzenduta dago, garapen jasangarrirako estrategiak eta planak edo GJHen ingurumen-helburuak betetzeko aurrerapausoak sustatzen dituzten azterlanak, planak eta proiektuak eginez tokiko jasangarritasuna bultzatzeko.

Hala, ingurumen-gaietan heziketa, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatu nahi dira, hala nola klima-aldaketan, jasangarritasun energetikoan, hondakinetan eta ekonomia zirkularrean, naturan eta biodibertsitatean, mugikortasun jasangarrian, uretan eta uretako ekosistemetan edo poluzio atmosferikoan eta akustikoan. Guztira, 230.000 euroko diru-laguntza emango da.

Prestakuntza eta sentsibilizazioa ikastetxeetan


Bigarren deialdia Gipuzkoako ikastetxe guztiei zuzenduta dago, haur eta lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilergoa eta Lanbide Heziketa barne. Garapen jasangarriari buruzko trebakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertitzea bultzatu nahi da.

Bi laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 7ra arte egongo da zabalik.

Diru-laguntzaren zenbatekoa zentro eskatzailearen izaeraren araberakoa izango da. Ikastetxe publikoen kasuan, laguntzak diruz lagun daitekeen proiektuaren kostuaren %80 estaliko du, gehienez 30.000 eurorekin; itunpeko ikastetxeen kasuan, berriz, diruz lagun daitekeen proiektuaren kostuaren %40 izango da, 15.000 euroko mugarekin. Ikastetxe bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du, baina deialdi urteko urtarrilaren 1ean hasi gabe egon beharko du eta urte bereko urriaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko da.

Bi laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 7ra arte egongo da zabalik.