Skip to main content

  Atzera

Europako hiriek eta eskualdeek urte osoan baso-suteen arriskua kudeatzea eskatu dute

Las ciudades y regiones europeas reclaman una gestión del riesgo de incendios forestales durante todo el año
Baso-sute handiek markatutako uda baten ondoren, Eskualdeen Europako Batzordeak (CoR, ingelesezko sigletan) urte osoan arriskuaren kudeaketa indartzeko eskatu du, prebentzioari eta lurraldeen prestaketari arreta handiagoa emanez. Urriaren 1ean eta 2an Gaztela-Mantxan egindako bilera batean, Europako eskualdeetako eta tokiko ordezkariek gero eta maizago, hedadura handiagoz eta intentsitate handiagoz gertatzen diren suteei aurre egiteko erresilientzia nola hobetu aztertu zuten.

CoR -ek bildutako datuen arabera, 2026. urtearen hasieratik 670.000 hektarea baino gehiago kiskali dituzte suteek Europan. Klima-aldaketak, lurzoruaren erabileren aldaketek eta giza jarduerak arriskua areagotzen laguntzen dute; azken hori Europar Batasunean sortzen diren baso-suteen % 96ren atzean dago.

Euskadin, klima-aldaketak baso-suteen arriskua handitzen ari da pixkanaka, tenperaturen igoeraren, lehorte-aldien maiztasun handiagoaren eta sua zabaltzeko eguraldi-baldintza egokiagoen ondorioz.

Zehazki, Euskadin, klima-aldaketak baso-suteen arriskua handitzen ari da pixkanaka, tenperaturen igoeraren, lehorte-aldien maiztasun handiagoaren eta sua zabaltzeko eguraldi-baldintza egokiagoen ondorioz; besteak beste, hego-haizea eta landarediaren hezetasun txikia nagusi diren aldien ondorioz.

Faktore horiek baso-ekosistemen erresilientzia murrizten dute eta lurraldea intentsitate eta hedadura handiagoko suteen eraginpean jartzen dute. Horrek ondorioak ditu biodibertsitatean, lurzoruan, ur-baliabideetan eta pertsonen segurtasunean. Testuinguru horretan, klima-aldaketara egokitzeko, beharrezkoa da baso-kudeaketa jasangarria indartzea, ekosistemak kontserbatzea eta prebentzio- eta babes zibileko neurriak sendotzea, euskal lurraldeak gero eta handiagoa den arrisku horren aurrean duen kalteberatasuna murrizteko.

Ikuspegi hori bereziki garrantzitsua da udalerrientzat. Izan ere, lurraldeen kalteberatasuna murrizten lagun dezakete hirigintza- eta lurralde-plangintzaren, naturaguneen kudeaketaren, biodibertsitatearen kontserbazioaren eta herritarren sentsibilizazioaren bidez.

Ikuspegi hori bereziki garrantzitsua da udalerrientzat. Izan ere, lurraldeen kalteberatasuna murrizten lagun dezakete hirigintza- eta lurralde-plangintzaren, naturaguneen kudeaketaren, biodibertsitatearen kontserbazioaren eta herritarren sentsibilizazioaren bidez. Era berean, administrazioen arteko koordinazioa eta lurraldeko eragileekiko lankidetza funtsezkoak dira arriskuei aurrea hartzeko eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko.

Hala, CoR -ek tokiko komunitateak suteen prebentziorako eta erresilientziarako politiken erdigunean jartzeko beharra azpimarratu du. Arriskua plangintzan txertatzeak eta prebentzio-neurriei urte osoan eusteak lurralde prestatuagoak lortzen laguntzen dute, klima-aldaketaren testuinguruan jasangarritasunerako eta herritarren segurtasunerako gero eta erronka handiagoa diren fenomenoen aurrean.