Skip to main content

  Atzera

Udalsarea 2030 Oarsoaldera hurbildu da eskualdeko udalerriekin batera hurrengo urtetarako lehentasunen inguruan aritzeko

Udalsarea 2030 se acerca a Oarsoaldea para tratar junto a los municipios de la comarca las prioridades para los próximos años
Joan den ostiralean, abenduaren 4an, Udalsarea 2030ek Eskualdeko Topaketen saio berri bat antolatu zuen Oarsoaldean, Errenteriako Oarsolan eraikinean. Ekitaldian parte hartu zuten Oarsoaldeko zuzendaria Fernando Nebredak, Ainara Lasartek (Hiri-Berriztapena eta Mugikortasuna) eta David Muñozek (Energia teknikaria); Errenteriako Udaleko Yolanda Martinek (Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotzia) eta Alazne Bereziartuak (Ingurumen teknikaria); Pasaiako Udaleko Iraitz Pazosek (Hirigintza eta Ingurumen zinegotzia), Joana Auzokoak (Ingurumen teknikaria) eta Lander Valparisek (Instalazio teknikaria); eta, azkenik, Agate Goyarrolak, Udalsarea 2030eko idazkari teknikoak.

Saio berri honetan, Oarsoaldeako erakundeekin bat egin eta ingurumen politikak eta ildo nagusiak zeintzuk diren azaltzeko aukera izan dute. Udalsarea 2030en historiaren errepaso txiki bat eginez, gaur egun sareak dituen lan ildo nagusiak eta toki-erakundeei eskaintzen dizkien zerbitzuak zeintzuk diren azaldu ditu Agate Goyarrolak: Klima eta Energia, Lurzoruak, Erosketa eta kontratazio publiko Berdea, Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta ekonomia zirkularra eta Herritarrei zuzendutako ekimenak.



Eskualdeko Topaketa honek kontraste bilera izateko ere balio izan du, lan ildo horiek martxan jartzeko garaian eskualdeko udalerriek behar dituzten baliabideak, beharrak eta oztopo nagusiak azaltzeko aukera izan baitute. Horrela, Oarsoaldeako Gararpen Agentziatik Klima eta Energia gaietan “Alkateen Ituna” ekimena aurrera eramateko energia teknikaririk ez izatea herri askorentzat oztopo dela aipatu duelarik. Hondakinen tasa ezartzerako garaian oztopo nagusia tasa honen kudeaketa eta jarraipena dela aipatu dute Errenteria eta Pasaiako ordezkariek, izan ere jarraipen hori ahalbidetuko duen sistema ezarri beharko da eta honek inbertsio ekonomiko handia suposatuko du.

Udalerrien lehentasunak



Eskualdeko Topaketa honetan bertaratu diren Oarsoaldeako udalerriek etorkizunen hurbilean zer nolako lehentasunak eta beharrak dituzten azaldu dituzte baita ere: Errenteriaren kasuan, Zero Zabor ekimena, Autoa partekatzeko sistema, Hondakinen eta amiantoaren trataera, eta diru-laguntzen inguruko formakuntza izan dira aipatutako lehentasunak. Pasaiaren kasuan, berriz, energia eta klimaren inguruko hainbat gai, ur-sistema berritzea eta digitalizatzea, hondakinen planaren onartzea, hiri garbiguneak herrian jartzea eta bizikleta plana martxan jartzea aipatu dira, besteak beste.

Topaketarekin amaitzeko, Ainara Lasarte, Oarsoaldeako Hiri-berriztapena eta mugikortasun arduradunak eskualdean gauzatzen ari diren SCORE proiektuaren aurkezpena egin du, 2022ean hasi eta 2025ean amaituko den Horizonte 2020 proiektu europarra. Horri esker, Europako kostaldeko hirietako erresilientzia klimatikoaren kontrol adimendua egiten ari dira. Proiektu honen baitan, ondorengo ekimen nagusiak burutu direla azaldu zuen:
  • Sentsoreak (klimatikoak eta uraren kalitatea neurtzekoak) jarri dira eremu desberdinetan, datuen bilketa eta balore desberdinen jarraipena eta eboluzioa egin ahal izateko. Honekin batera, monitorizazio guneak ere jarriko dira Lezo eta Pasaian, herritarren ekarpenen bidez eremu horiek denboran zehar duten eboluzioaren jarraipena egiteko.
  • Ekosistemetan oinarritutako soluzioak proiektuak ezarri dira edota ezartzeko bidean dabiltza eskualdeko udalerrietan. Hala nola, eskolako patioen berdetzea, eraikin publikoen fatxadetan horma berdeak ezartzea eta kaleak eta ibai ibilguak ingurumen aldetik lagunkoiagoak izan daitezen sustatzea.