Skip to main content

  Atzera

Hiru urteko esperientziak eta ikaskuntzak jasotzen dituen dokumentuarekin eman zaio amaiera Emisio Gutxiko Eremuen lan-taldeari

El grupo de trabajo de Zonas de Bajas Emisiones de Udalsarea 2030 finaliza con un documento que recoge tres años de experiencias y aprendizajes
Udalsarea 2030eko Emisio Gutxiko Eremuen (EGE) inguruko lan-taldea osatzen duten Barakaldo, Bilbao, Donostia/San Sebastián, Getxo, Irun eta Vitoria-Gasteizko ordezkariek, baita Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailekoek, Osasun Sailekoek eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailekoek, azken honetan Aire Kalitate Zerbitzuko arduradunek, EUDEL, EVE eta Ihobeko kideek ere azken bilera egin zuten azaroaren 4an, Bilboko Ihoberen egoitzan. Lan talde honen jardunak 2023tik izan du jarraipena eta denbora honetan, guztira, zortzi bilera egin dituzte; 2023an eta 2024an hiruna eta 2025ean bi azkenak.

EGE-ak abian dituzten edota ezarri behar dituzten udalerrien arteko esperientzien, erronken eta ikaskuntzen trukea bultzatzea izan da taldearen helburua.

EGE-ak abian dituzten edota ezarri behar dituzten udalerrien arteko esperientzien, erronken eta ikaskuntzen trukea bultzatzea izan da taldearen helburua, eta horren ondorioz, ‘EGEen gakoak eta ikaskuntzak’ izeneko dokumentua landu dute. Dokumentu horrek urte hauetan hitz egindako jardunbide egokiak eta ikasitakoak biltzen ditu eta etorkizuneko udalerrientzat orientazio- eta laguntza-tresna izatea espero dute.

Lehen saioa antolatu zenetik Euskal Autonomi Erkidegoko 50.000 biztanle baino gehiagoko sei udalek, baita beste hainbat udalaz gaindiko erakunde batzuk ere parte hartu izan dute. Eztabaidak lege-esparruaren aplikazioa, parte-hartze prozesuak, zailtasun teknikoak eta komunikazioaren garrantzia izan ditu ardatz. Gainera, Bartzelona, Gijón, Valladolid, Córdoba edo Hendaia-Tamos bezalako hirien esperientziak ere partekatu dira.

Udalek argi eta garbi adierazi dute parte-hartze publikoa eta komunikazio argia direla arrakastaren gakoak.

Azken urteotan egindako lanaren emaitzek EGEen ezarpena prozesu konplexua eta diziplina anitzekoa dela erakutsi dute, eta beharrezkotzat jo dute lidergo sendoa, koordinazio instituzionala eta jarraipen zehatza uztartzea. Besteak beste, udalek argi eta garbi adierazi dute parte-hartze publikoa eta komunikazio argia direla arrakastaren gakoak, eta Emisio Gutxiko Eremuak ezartzeko neurriak tokiko beharretara egokitzea ezinbestekoa dela prozesua bere bidea egin eta ezarpen egokia lortzeko.  ‘EGEen gakoak eta ikaskuntzak’ dokumentua laster egongo da eskuragarri.

Ondorio nagusiak


Bilbon egindako itxierako saioan parte-hartzaileek azpimarratu zituzten ondorio eta gomendio nagusiak honakoak izan ziren:
  • Hiri-plangintzarekin eta mugikortasun-planekin koordinazioa sendotzea.
  • Araudiaren egokitzapena eta gardentasuna bermatzea.
  • Herritarren informazio eta inplikazio handiagoa bultzatzea.
  • Zarata, trafiko eta kutsadura-datuen jarraipen sistematikoa ezartzea.
  • Eta EGEen ingurumen eta osasun inpaktua modu jarraituan ebaluatzea.

Ondorio orokor horiek gogora ekartzeaz gain, azken saioan udalerrietako ordezkari bakoitzak bere esperientziak partekatu zituen eta Emisio Gutxiko Eremuen ezartzeari dagokionez, zein egoeratan dauden azaldu zuten. Hiru hiriburuek dagoeneko Emisio Gutxiko Eremuak martxan dituzte, fase desberdinetan badaude ere (Bilbok 2024ko ekainean jarri zuen martxan, Donostiak 2025eko urtarrilean eta Gasteizek 2025eko irailean). Gainontzeko udalerriak (Barakaldo, Getxo eta Irun) EGE eremuak izendatzeko lanketa osatzen ari dira eta 2026 urtean zehar eremu horiek martxan jartzea aurreikusten dute.

Etorkizuneko jarraipena


Emisio Gutxiko Eremuen lan-taldeak fase hau amaitutzat eman duen arren, parte-hartzaile guztiek harreman-sare hori mantentzeko interesa adierazi zuten, eta urtean behin gutxienez topaketa bat eginez, lortutako aurrerapenak eta emaitzak partekatzeko topaketa edo bilera bat egitea proposatu zuten.

Udalsarea 2030eko ordezkariek, bere aldetik, udal guztiei eskerrak eman zizkien egindako lanagatik eta jasotako ondorioak eta ikasketak, etorkizuneko EGE proiektuetarako erreferente izango direla nabarmendu nahi izan zuen.