Skip to main content

  Atzera

Eusko Jaurlaritzak tokiko erakundeei garapen jasangarriko ekintzetarako laguntzak emateko agindu berria aurkeztuko du

El Gobierno Vasco presentará la nueva orden de ayudas a entidades locales para acciones de desarrollo sostenible

Urtebetez deialdirik egin gabe egon ondoren, datorren irailaren 23an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko irailaren 5eko Agindua, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena.

Erakunde interesdunek hilabeteko epea izango dute beren ekintzak aurkezteko. Deialdiaren xehetasunak ezagutarazteko, berritasun nagusiak azaltzeko eta diruz lagundu daitezkeen proiektuen prestaketa errazteko, Eusko Jaurlaritzak, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren Zuzendaritzaren bitartez, informazio-jardunaldi bat antolatu du.

Jardunaldia agindua argitaratu eta hurrengo egunean egingo da, irailaren 24an, 10:00etatik 11:45era. Agindu honen bidez diruz lagundu daitezkeen jarduerak prestatzen eta izapidetzen lan egiten duten toki-erakundeetako udal-langile guztiei zuzenduta egongo da.

Aurkezpena Adolfo Uriarte Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren zuzendariak egingo du. Ondoren, Mikel Zubiria Zuzendaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren arloko aholkulari juridikoak aginduaren berrikuntza eta eduki nagusiak zehaztuko ditu. Azkenik, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Ekintza Klimatikoko zuzendariak, Mari Mar Alonsok, eskaerak egiteko eta zuzenketak prebenitzeko zenbait gako azalduko ditu.

Jardunaldiaren modalitatea presentziala (Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian, Lakuan) zein online izango da. Gainera, grabatuta geratuko da, bertaratu ezin den edonork gero ikusteko aukera izan dezan. Izen-emateak zabalik daude esteka honetan.