Skip to main content

  Atzera

Oarsoaldeak SCORE proiektua bultzatu du tokiko jasangarritasuna eta ekintza klimatikoa indartzeko

Oarsoaldea impulsa el proyecto SCORE para fortalecer la sostenibilidad y la acción climática local
Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdeak SCORE (Sustainable Community Actions for Regeneration and Ecosystem services) proiektua jarri du abian, bere lurraldean jasangarritasuna eta ekintza klimatikoa sustatzeko helburuarekin. Horizon 2020 programak finantzatutako proiektu honek tokiko eta eskualdeko hainbat erakunderen lankidetza du, eta Naturan Oinarritutako Soluzioak (NBS) eta teknologia berritzaileak oinarri hartuta kostaldeko erresilientzia handitzeko azken helburua du.

Zehazki, 2022tik 2025era bitartean eskualdeko lau udalerrik hartu dute parte proiektuan: Errenteriak, Lezok, Pasaiak eta Oiartzunek. Horiek guztiek hainbat ekintza eta proiektu berritzaile inplementatu dituzte, komunitatea naturguneen birsorkuntzan eta irtenbide jasangarrien garapenean inplikatzen dutenak.

Jarduera nagusietako bat herritarren zientzian oinarritu da, estazio meteorologikoak, uraren kalitatea neurtzeko sentsoreak eta monitorizazio-puntuak instalatuta.

Horrela, SCOREn ikastetxe, herritar eta eskualdeko beste erakunde batzuek parte hartu dute, udaletako teknikariez gain. Hain zuzen ere, herritarrak inplikatzea izan da proiektuaren funtsezko zutabeetako bat. Ildo horretan, jardueretako bat herritarren zientzian oinarritu da. Horren bidez, estazio meteorologikoak instalatu dira eskualdeko bost ikastetxe publikotan, eta horietatik benetako datu klimatikoak biltzen dira.

Gainera, uraren kalitatea neurtzeko sentsoreak zabaldu dira: bi Pasaiako badian eta bat Lezoko Zubitxo errekan, AZTI zentro teknologikoarekin lankidetzan. Jasotako datuak momentuan eguneratuak daude, jendearentzat eskuragarri dagoen mapa elkarreragile baten bidez.

Osagarri gisa, Lezon eta Pasaian QR kodeak dituzten monitorizazio-guneak jarri dira. Horrela, herritarrek zonalde jakin batzuei argazkiak atera ahal diete, haien ingurumen-bilakaera jarraitzeko. Ekintza honen helburua klima-aldaketaren inpaktua eta hartutako neurriak bisualki dokumentatzea da.

Natura azpiegitura gisa

SCORE proiektuaren bigarren zutabe nagusia NBSak dira, biodibertsitatea berriztatzen den bitartean klima-egokitzapena hobetzea bilatzen dutenak.

Oiartzunen, ibaiaren ertzak berrezarri dira, espezie inbaditzaileak kendu dira eta bertako landaredia landatu da. Pasaian, haurreskola espazio natural bihurtu da, euri-lorategi, zuhaixka, belardi eta zurezko egitura interpretatzaileekin.



Lan horiez gain, Errenterian, Lekuona kultur aretoan lorategi bertikal bat proiektatuko da, eta Lezon, Aralar eta Auñamendi kaleak naturalizatuko dira.

Berrikuntza teknologikoa, plangintza klimatikoa eta gobernantza parte-hartzailea


Proiektua Living Lab ereduan oinarritzen da, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eredu kolaboratibo batean. Eredu horretan oinarritu dira Oarsoaldearekin batera proiektuan parte hartu duten Europako udalerriak: Benidorm (Valentziako Erkidegoa), Dublin (Irlanda), Gdansk (Polonia), Massa (Italia), Oeiras (Portugal), Piran (Eslovenia), Samsun (Turkia), Sligo (Irlanda) eta Vilanova i la Geltrú (Bartzelonako Diputazioa).

Horren ondorioz, eskualdean garatu den tresnarik aurreratuenetako bat Biki Digitalen sistema da, simulazio birtual bat, klima-aldaketaren agertoki historikoekin eta etorkizunekoekin simulazioak egiteko aukera ematen duena, eta, horrela, hirigintza-plangintzarako tresna bat da.