Skip to main content

  Atzera

Vitoria-Gasteizek 2030 Tokiko Agendaren alde mobilizatzeko deia egin die herritarrei

Vitoria-Gasteiz invita a la ciudadanía a movilizarse por su Agenda Local 2030
Gasteizko Udalak ‘Misio Bat Dugu-Tenemos una Misión’ kanpaina zabaldu zuen joan den azaroan, herritarrak hiriaren 2030 Tokiko Agendaren sustapenean inplikatzea helburu duena. Kanpainan, herritarrei gogorarazten zaie nola eguneroko keinu txikiekin edo ohitura-aldaketekin hiri iraunkorrago bat lortzen lagun daitekeen ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik.

2012an Hiri Berde aukeratu ondoren, Europak berriz ere hautatu du Gasteiz eta bertako hiritarrak trantsizio ekologiko hori gauzatzeko bidean erreferentziazko 100 hiri europarretako bat izan dadin.


Vitoria-Gasteiz Hiri adimendunen eta klimatikoki neutroen Europako Misiorako aukeratutako 100 hirietako bat da 2030ean, eta, hori lortzeko, enpresen, saltokien, elkarteen, ikastetxeen eta unibertsitateen lankidetza behar du, eta, jakina, bertan lan egiten duten eta bizi diren pertsona guztien inplikazio zuzena eta egunerokoa.


Aldaketa kultural, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa da, ahalegin indibidual eta kolektiboa eskatzen duena, eta hortik dator, hain zuzen ere, ‘Misio Bat Dugu-Tenemos una Misión’ goiburua.


Kanpainak bideo bat dauka ikusgai eta bertan Gasteizek Green Capital izendatu zutenetik izan duen ibilbidea azaltzen da. Bideo horretan laguntzen jarraitzeko eskatzen zaio gizarteari, gizarte osoari, Arabako hiriburuak daukan bizi-kalitate sozio-ekonomikoagatik eta ingurumenekoagatik Europan erreferentea izaten jarrai dezan.

Kanpainan, astronauta bat lurreko eta tokiko misio batean murgiltzen da, eta herritarren esku dauden eta 2030 Agenda betetzeko beharrezkoak diren keinu txiki horiek seinalatzen ditu. Besteak beste, garraio publikoaren eta bizikletaren erabilera; tokiko merkataritzan 0 kilometroko produktuak kontsumitzea; etxetresna elektrikoei, altzariei, jostailuei edo liburuei bigarren aukera bat ematea Reutilizaguneen bidez; edo energia berriztagarriak ezartzea berotegi-efektuko gasen emisioa eta karbono-aztarna murrizteko.