Skip to main content

  Atzera

Inventario de emisiones de Gases de Efecto Invernadero de Euskadi 2022

Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen isurketen inbentarioa 2022

2022ko Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioaren arabera, % 27 murriztu dira 2005. urtearekin alderatuta, eta BPGren unitate bat ekoizteko sortutakoak, berriz, % 40.

Historikoki eta termino absolutuetan, Euskadiko emisioak 20,7 milioi tona CO2 baliokide izan ziren 1990ean; 2005ean, 25,4 milioi tona CO2 baliokide; eta 2022rako honako inbentario honetan lortutako emaitzak 18,5 milioi tona CO2 baliokide dira. Balio absolutu horiek konparatuz, hau ikus dezakegu:
  • Emisioak %27 murriztu dira, 2005arekin alderatuta.
  • Emisioak %11 murriztu dira, 1990arekin alderatuta.
  • Aurreko urtearekin (2021) alderatuz, emisioak %4,7 igo dira.
  • %1eko murrizketa, 2019arekin alderatuta, hots, pandemiaren aurreko azken urtearekin alderatuta.