Tokiko ekoberrikuntza klimatikorako diru-laguntzak
Helburuak: Laguntzen oinarriak azaltzea; erakunde onuradunei eskabideak aurkezten laguntzea;aurkeztu beharreko proiektu onak identifikatzea; zalantzak argitzea.
Helburuak: Laguntzen oinarriak azaltzea; erakunde onuradunei eskabideak aurkezten laguntzea;aurkeztu beharreko proiektu onak identifikatzea; zalantzak argitzea.
Uhinak, klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresua, Ficoban egingo da urriaren 23an eta 24an, nazioarteko erreferentzia bihurtuta, ponentzietako hizlarien eta programaren kalitateari esker. Horietan, klima-aldaketak kostaldeko eremuetan dituen eraginei buruzko azken ikerketak eta konponbideak landuko dira.
Mugaz gaindiko kongresu bat da Uhinak, aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek Arku Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua da. Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara.
Helburuak
Itsasertza defendatzeko eta babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko jardunbideak eta irtenbideak ezagutzea, klima-aldaketaren ondorioei aurre egite aldera.
Klima-aldaketarako egokitzapena Euskadiko kostaldearen antolamendu eta plangintzan biltzen diren politika, plan eta estrategietan txertatzeko ekimenak aurrerapauso handiak egin ditu azken urteetan, klima-aldaketarako egokitzapenarekin zerikusia duten datuak, informazioa, tresnak, metodologiak eta azterlanak garatzearen bidez.
Klima-aldaketak eraginak izaten ari da, hala nola uholdeak (itsaso-mailak gora egin duelako), bero-boladak, muturreko gertakarien gehikuntza. Ihobe sozietate publikoak eta Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziak egindako "Klimaren egoera Euskadin lehen txostenean" Euskadiko klima-aldaketari buruzko aurkikuntza nagusiak aztertzen dira. Horren klimatologia hainbat eremu klimatikotan bereizten da (atlantikoa, mediterraneoa, trantsizioa), eta kalteak ditu, besteak beste, Bizkaiko Golkoarekin muga egiten duelako.
Aurrez aurreko jardunaldia iraunkortasun, ingurumen eta energia arloetako teknikarientzat eta hautetsientzat. Euskal toki-administrazioei beren energia trantsizio eta klimatikoan laguntzeko proiektu berria aurkeztuko da. Bertan, administrazio horietako langileen lan-talde teknikoa eta energiaren arloko ezagutzak indartzera bideratutako jarduerak eta neurriak inplementatzeko laguntza tekniko eta finantzarioko programak aurkeztuko dira.