Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen 15. urteurrena EAEn: 2023ko hautagaitzak
Ekitaldiaren helburua da 2023ko Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen esparruan Europan lehiatuko diren EAEko hautagaitzak ezagutaraztea.
Gainera, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen 15 urteetan EAEn egin diren eta argitalpen batean jasota geratu diren 25 jarduketarik garrantzitsuenak aurkeztuko dira ekitaldian.
Jardunaldia 5HTerraza aretoan ospatuko da.
Edukiera mugatua.
Gaikako eraispena eta hondakinen banaketa eraikuntza-obretan
Gaikako eraispena eta jatorrian egiten den gaikako banaketa ezinbesteko baldintzak dira ekonomia zirkularra eraikuntza sektorean ahalbidetzeko. Prestakuntza-jardunaldi hauen helburua da eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketan inplikatutako eragileen ezagutza eta/edo prestakuntza hobetzea, dekonstrukzioa Euskadin hobeto ezartzeko eta hondakinak jatorrian banatzearen alde egiteko eta banaketa hori premiaz orokortzeko.
KOMUNITATEKO AUTOKONPOSTAJEARI BURUZKO IKASTAROA-2020KO EDIZIOA (on-line)
Euskadiko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 63/2019 Dekretua, Eusko Jaurlaritzak onartuta, indarrean dago. Dekretu horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoan dauden komunitateko konpostajeko instalazioak antolatu eta bateratzea da, baita horien jarduera egokia izango dela ziurtatzea ere.