Skip to main content

2022ko Euskadiko Ingurumen Profila. Biodibertsitatea

Europar Batasuneko lurraldearen % 1 baino zertxobait gutxiagorekin, Euskadik Europaren intereseko habitaten % 35 inguru, fauna-espezieen % 21 eta flora-espezieen % 2 hartzen ditu. Galera mehatxu bat da, kudeaketa-maila guztietatik egin behar zaiona aurre, eta eremu guztietan eragiten du.

Euskadiko anfibio-espezieak klima-aldaketara egokitzeko neurriak

Txostenaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Natura 2000 Sareko espazioen Funtsezko Elementuak diren anfibio espezieentzat klima aldaketara egokitzeko neurriak bilatzea, biltzea, hautatzea eta kritikoki aztertzea. Informazio hori gomendioak egiteko edo erresilientzia sustatzen duten kudeaketa jarduerak sustatzeko erabiliko da, haien klima arriskua murriztu ahal izateko.

Euskadiko lehorreko habitaten klima-arriskuaren analisia. Emaitzak

Helburua da lehorreko 40 habitaten klima arriskuaren azterketatik lortutako emaitzak laburtzea: Batasunaren Intereseko 27 Habitat (horietatik 7 lehentasunezkoak dira), Habitaten eta Hegaztien Europako Zuzentarauen arabera, eta Erkidegoko Intereseko 13 Habitat, EUNIS sailkapenaren arabera.

Nola sartu klima-aldaketa Euskadiko naturagune babestuen plangintzan eta kudeaketan

Dokumentuaren helburua da eremu babestuetan ekintza klimatikoa erraztea, ikuspegi klimatikoa integratzeko aukera ematen duen metodologia baten bidez. Metodologia 4 Fasek eta 44 irizpidek ditu, klima aldaketa Natura 2000 eremu baten Kudeaketa Planean txertatzeko egin beharreko urratsak ezartzen dituztenak. Tresna horrek autodiagnostikorako eta klima aldaketa kudeaketa dokumentuetan sistematikoki sartzeko gida gisa balio du. Horretarako, arinketa eta egokitzapena sustatzeko erabil daitezkeen gomendioak eta erreferentzia espezifikoak sartu dira eremu babestuen plangintzan.

Ingurumen-komunikazioaren Eskola. Biodibertsitatea eta Natura Ondarea komunikatzea

Eskola EHU-ko Uda Ikastaroen egitarauan sartzen da

Ingurumen-komunikazioaren Eskolak bi kezkagai handi uztartzen ditu, bai maila globalean bai tokiko mailan eragiten digutenak: komunikazioa eta ingurumena. Helburua da gogoetagune bat sortzea eta zenbait gako eskaintzea ingurumen-erronka handien komunikaziorako (dibertsitate-galera, ingurune naturalaren kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena edo garapen jasangarria).

Natura 2000 Sarearen ebaluazio ekonomikoa Euskadin. 2010-2021 aldiko metodologia eta emaitzak

Euskadik 203.372.197 euro inbertitu zituen guztira 2010 eta 2021 urteen artean Natura 2000 Sarea osatzen duten espazioetan, eta horrek 9 euroko itzulkina ekarri zuen ekosistemetako zerbitzuetan inbertitutako euro bakoitzeko, hala nola elikagaien ekoizpena, ura eta energia, klimaren kontrola, uraren arazketa, polinizazioa, osasunaren hobekuntza, aisialdia eta naturaren gozamena.
Subscribe to Biodibertsitatea