Skip to main content

Basque Circular Hub-ek Basque Green Talent programaren hirugarren deialdian izena emateko epea ireki du

Basque Circular Hub Ihobek — Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak — kudeatzen duen ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen Euskadiko zentroak Basque Green Talent programaren hirugarren deialdia ireki du 2025erako. Langabezian dauden 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honek ekonomia zirkularraren esparruko praktikak eskaintzen ditu eta trantsizio berdeari lotutako enpleguetan sartzea errazten du.

Ihobek Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren 2026ko deialdia zabaldu du jardunean dauden profesionalentzat

Ihobe sozietate publikoak Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren 2026. edizioko lehen ikastaroak argitaratu ditu, jardunean dauden profesionalentzat. Ekimen horren helburua da euskal enpresen gaitasun teknikoak eta estrategikoak indartzea, eredu zirkular eta deskarbonizatuagoetarako trantsizioari lotutako erronka gero eta arautzaileagoei eta merkatu-erronkei aurre egiteko. 

EAEko 133 ETEk % 35eko kenkari fiskala izango dute sozietateen gaineko zergan, 2025ean teknologia garbietan inbertitzeagatik

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda fiskalitate berdeko tresna bat da, Eusko Jaurlaritzak Ihobe, SPRI eta EEE erakunde publikoen bidez sustatua. Hala, zerrenda horretako teknologiak eta materialak erosten dituzten enpresek ekipoaren inbertsio-kostuaren % 35 ken dezakete Sozietateen gaineko Zergaren kuotaren gainean.  Helburua Industria lehiakorragoa eta jasangarriagoa sustatzea da, eta, aldi berean, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten ekipoak erostea bultzatzen da.

“Ekonomia Zirkularraren Adierazleak Euskadi 2026” txostenak hobekuntzak egiaztatu ditu birziklapenaren, produktibitate materialaren eta erosketa publiko berdearen alorretan

“Ekonomia Zirkularraren Adierazleak Euskadi 2026” txostenak aurrerapen sendoak erakusten ditu zirkulartasunaren eremu guztietan, materialen efizientziatik hasita eta hondakinen balorizazio materialera iritsiz. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailari atxikitako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietateak prestatutako dokumentu honen arabera, Euskadik aurrera egiten jarraitzen du baliabideen erabileran efizienteagoa den eredu ekonomikorako trantsizioan, hondakin gutxiago sortuz eta materialak hobeto aprobetxatuz.

Ekosteguna 2026: Ihobek datozen urteetan ekonomia zirkularra baldintzatuko duten arau‑ eta merkatu‑gakoak aurkeztuko ditu

Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak – saio berri bat antolatu du, industria‑ eta ingurumen‑arloan Europan ireki den ziklo politiko berria aztertzeko. Ziklo hori Industria Itun Garbiak (Clean Industrial Deal) markatzen du, eta haren aplikazio praktikoa Euskadiko enpresen lehiakortasunerako funtsezkoak diren ekonomia zirkularreko 10 gakoko estrategiatan islatzen da.

Materialen hornidura segurtatzea, autosufizientzia handitzea eta europar produktu jasangarriak bultzatzea, Euskadiko ekonomia zirkularraren 2026rako gakoak

Materialen horniduraren segurtasuna eta Europan fabrikatutako produktu jasangarrien bultzada -batez ere altzairu eta metalei dagokienez- ekonomia zirkularraren bilakaera datozen urteetan markatuko duten faktore erabakigarri gisa agertzen dira, Ihobek Basque Ecodesign Centerren bidez prestatutako Ekonomia Zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostenak jasotzen duen bezala.

Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak “Euskadiko Materialen Fluxuen Analisia” txostena argitaratu du. Lan horrek ekonomia zirkularrean erabakiak hartzeko prozesuan aurrera egitea ahalbidetzen du, funtsezko adierazleak zenbatesteko oinarri kuantitatibo sendoa eskaintzen baitu. Analisiak euskal ekonomian materialek duten erabileraren, jatorriaren, xedearen eta ingurumen-inpaktuaren ikuspegi xehatua eskaintzen du.

Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, Ihobek, Mondragon Unibertsitatearekin eta IPA Fraunhofer-ekin batera egindako Remanufaktura arloko Bikaintasunaren Eskuliburu Praktikoak lehen aldiz ezartzen du remanufaktura prozesuen ebaluazio integralerako sistema bat, eta gaur, maiatzak 7, aurkeztu da Arrasaten egindako Remanufaktura: negozio ezkutua jardunaldian. Topaketan, arlo horretan lider diren sei euskal enpresak hartu dute parte, eta beren esperientzia azaldu dute, bai eta Berrmanufakturaren Europako Kontseiluko eta UNEren Normalizaziorako erakundeko zuzendaritzak ere.

Subscribe to Ekonomia zirkularra