Skip to main content

Reporting ESG. Ingurumena, gizartea eta gobernanatza kalifikatzeko jardueren gida enpresentzat

Dokumentu honen xedea da eskura dauden ingurumen, gizarte eta gobernantza kalifikazioko (ESG, ingelesezko siglen arabera) jarduera sorta zabala bildu eta sailkatzen duen baliabide bat eskaintzea.

Bezeroen, inbertitzaileen eta beste alderdi interesdun batzuen erabakiak hartzeko orduan jasangarritasuna eta erantzukizun korporatiboa gero eta garrantzitsuagoak diren ingurune global batean, enpresa eragileei beren behar, balio eta helburu estrategikoetara hobekien egokitzen den ESG ebaluazio sistema hautatzeko behar duten ezagutza ematea da gida honen helburua.

Eusko Jaurlaritzak euskal industriek BasquESG ekimenarekin bat egiteko deialdia ireki du, Euskadiko ETE industrialen jasangarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotuaren bidez

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak euskal enpresa industrialek Euskadiko ETE industrialen jasangarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotuan parte hartzeko deialdia ireki du. Ekimen horren helburua da enpresa-ehuna tresna estandarizatu batez hornitzea, haren ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jarduna (ESG) neurtzeko eta komunikatzeko.

Ehun ETEtik gora parte hartzen ari dira jada Eusko Jaurlaritzaren BasquESG ekimenean, eta ekimenaren asmoa da urtea amaitu baino lehen 500 euskal enpresatara iristea

BasquESG Eusko Jaurlaritzaren 2030 Euskadiko Industria Planean jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta ekimen horrek Euskal enpresa sarean eragin duen interesa nabarmen hazi da hura abiarazi zenetik. Une honetan, 112 euskal ETEk parte hartzen dute proiektu honetan, eta 2026. urtea amaitu aurretik 500 enpresetara iristea da helburua.

Ekimena azaroan jarri zen abian eta aurreikuspenak gainditu ditu: une honetan, 112 euskal ETEk parte hartzen dute proiektuan

Subscribe to ESG