Informazio Jardunaldia: Hurrengo Euskadiko 2030 Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programaren aurrerapena
Batzar honen helburua da Euskadiko 2030 Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programaren zirriborroa partekatzea erosketa publikoaren arloan aurreko programara atxikitako erakundeekin, hasierako elaborazio-fasetik egin zuten kontribuzioa aitortuz. Programa horren eta Euskadiko 2020 Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publikoaren Programaren arteko trantsizioari eta ondorengo hedapenari buruz eztabaidatuko da. |
Web mintegia: Ohiko akatsak ingurumen-irizpideak dituzten lizitazio publikoetarako eskaintzak aurkeztean. Nola saihestu
Helburua:
Gero eta lizitazio publiko gehiagotan hartzen dira kontuan ingurumen-irizpideak: kaudimen teknikoaren baldintzak, zehaztapen teknikoak eta/edo eskaintzarik onuragarrienak hautatzeko balorazio-irizpideak. Ingurumen-eskakizun horiek behar bezala betetzea frogatu ezean, lizitazioa baztertzea edo esleipenean puntuak galtzea gerta daiteke beste eskaintza batzuen aldean.
Euskadiko Erosketa Publiko Berdearen 2022ko txostena
Euskadiko erosketa eta kontratazio berdearen programa 2030 - Jarraipen txostena
Ihobek Procura+ erosketa publiko jasangarriari buruzko nazioarteko mintegian hartu du parte Madrilen
Ihobe sozietate publikoak Europako erosketa publiko jasangarriaren fororik handienean hartu du parte: Procura+ mintegian. ICLEI Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sareak antolatu du ekitaldia, eta Herbehereetan izan da, urriaren 8an eta 9an. Lau kontinentetako 100 pertsona baino gehiago bildu dira bertan, erosketa publiko berdearen erronka nagusiei irtenbide komunak bilatzeko.